Zeren bila joango da Unai Brea Durangora?

  • Durangoko Azokan zer erosiko duten edo begia zein disko edo libururi bota dioten galdetu diegu hainbat laguni. Unai Brea ARGIAko kazetariaren erantzunak jaso ditugu gaurkoan.


2011ko abenduaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58

Lankide bat etorri zait gogoraraztera: ez dakit zein bileratan esan omen nuen prest egongo nintzela Durangon erosi nahi nukeenari buruzko zer edo zer idazteko. Ezin kontrakoa frogatu, eta hemen naiz. Esan gabe doa bileretan behar baino gehiago ez hitz egiteko gida-liburua aurkitzea izango dudala lehentasunetako bat Landako Gunean. Itxaropen handirik gabe, egia esatera: holako produktuak nekez aurkitzen dira Estatu Batuetatik kanpo.

Ondorioz, betiko klasikoetara joko dut, krisiak ez baitu animatzen apustuetan ausart jokatzera. Cano apur bat, Izagirre beste apur bat, umeentzat zerbait, akaso behe-lainoan murgildu mororen baten bila, umeentzat zerbait… 2011ko Erosle Originalena izendatuko nauten beldurrik ez dut batere!

Musikaz den bezainbatean, ezin alferrik pasatzen utzi proselitismoa egiteko aukera. Beranduegi telebista saioari esker izan nuen Kalakan taldearen lehenengo diskoaren berri, eta hura daukat begiz jota ordudanik (diskoa, ez Beranduegi). Musika ordainpean eskuratzeko ohitura ia erabat galduta daukat, baina produktu batzuek merezi dute diru-zorroa berez dagoena baino are hutsago gelditzea.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude