Aurrekoan Maddi Nazabal filosofiako irakasleak gutxi gorabehera honelako zerbait zioen Euskadi Irratian: barkatu hitza edukia galtzen ari dela. Hau da, barkatu hitzak ez badu damua, barne hausnarketa eta/edo jokabide aldaketa bat eragiten, ez duela ia ezertarako balio. Iñaki Artolari antzekoa entzun nion behin, barkamena eskatu baino, garrantzitsuagoa dela gaizki egindakoa ez errepikatzea.
Horrekin lotuta, ezagun batek bi zer moduz desberdintzen dituela azaldu zidan aurreko hilabetean. 1. Inertziaz errandakoa, hau da, zerbait komentatzearren eta 2. Benetan bertzea nola dagoen jakin nahi denekoa. Barkatu eta zer moduz egunerokoan anitzetan erabiltzen diren hitzak dira. Oinarrizko hitzak izan arren, egungo gizartean haien erabilera egokia da? Baiezkoa pentsatzea gustatuko litzaidake. Hau da, jendeak barkamena eskatzean norbait berriz ez mintzeko asmoa dagoela eta zer moduz galdetzean, bertze pertsonarekiko interes zintzo bat badagoela. Baina ez dut argi ikusten.
Amaitzeko, askotan ongi izan edota zaindu hitzak erabiltzen dira agurtzeko. Zaindu hitza entzutean zer eta nor datorkizu burura?
Gorka Tello Loigorri