argia.eus
INPRIMATU
Fagor Etxetresnak kooperatibaz apunteak
  • Jesús Fernandezek  Fagor Taldean egiten du lan. Bere blogean duela bi aste idatzi zuen artikulu luzea ez da iraungi, alderantziz, egunetik egunera zabaldu da, batez ere Mondragon barruko eragileen artean.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2013ko azaroaren 11
Fagor Etxetresnaken bertute eta akatsez hausnarketa egin du artikuluaren sinatzaileak (argazkia: jesusfdezblog.wordpress.com)

Apuntes sobre Fagor Electrodomésticos artikuluan Fagor Etxetresnaken bertute eta akatsez hausnarketa egiten du eta kooperatibei egin zaizkien kritikei erantzun die. Hemen esaldi batzuk:

"Elkarte kooperatiboetan internazionalizazioa ez da lan eskua merkeagoa den herrialdetara deslokalizatzeko ariketa bat (…) Kooperatibaren internazionalizazioaren hasierako helburua izan da, eta izaten segituko du, enplegua gure inguruan atxikitzea"

“Internazionalizazioak produkzioaren esportaziorik ekarri ez dien konpainiek ondorioak izugarri sufritu dituzte (…) Fagor Etxetresnak internazionalizaturiko konpainia den arren, jatorriko kooperatibak espainiar merkatuarekiko duen menpekotasuna erabatekoa da”

“Kooperatiba baten bazkideek dirua jarri eta arriskatzen dute. Eta aberastasuna sortzen dute bere izaeragatik deslokalizatuko ez den enpresa erakunde baten bidez”.

 “Agian, egiaz kontuan eduki behar dugun akats bakarra da, arazoari beti barrutik begiratu izana, duela hamarkadatatik mugitu ez diren antolamendu eta sistemetan erroturiko kulturak inposatzen duen ikusmoldetik”.

“Askotan galdetu diot nire buruari zer gertatuko litzatekeen Fagor Taldea egiazko holding  integratua izan balitz… Areago, dibertsifikazio maila handiko kooperatiba bakarra izan balitz”.

“Baliabideen optimizazioan eta euren kudeaketan egindako ahaleginek, enpresa batek behar duen etengabeko eraberritzeari loturik dagoen arriskuak hartzeko gaitasuna murriztu dute”.

“Fagor Etxetresnak bere historian zailtasunetan zeuden kooperatiba ugari lagundu ditu, eta taldeko beste kooperatiba batzuen operazio industrialetan parte hartu du, bere finantza muskulurik gabe ezinezkoa litzakeena”.

“60 urteko lorpenen ondorioz, pertsonak gaizki ulertutako “segurtasun” batez jantzi ditu, egitura hondora ezina zela pentsatzeraino, Titanic bezala”.