Zer gako izan daitezke baliagarri hurrengo esperientzietarako?

  • Sistematizazio lantaldeak galdera horri erantzunaz hasi du bere lana: Gipuzkoa Zutiken sorburu izan ziren 23 egun haietako galdera nagusiak eta eman zitziazkien erantzunak biltzea eta landuta dituenean publiko egitea, herrietako esperientziekin osatzen joateko moduan.


2016ko uztailaren 06an - 10:01

Sistematizazio lantaldeak uztailaren 5ean egin zuen lehen bilera Donostiako Easo Plazan. Gipuzkoa Zutiken sorrerako 23 egun haietako esperientziatik zer bildu eta jarri behar da publiko, beste esperientzientzat (izan herrietako Zutik edo berriz irailean Gipuzkoa Zutik orokorrak zerbait masiboa egingo balu) baliagarri izan dadin? Horixe dute gako.

Zein izan ziren muinean egon ziren galderak, faktoreak, eta zer erremintarekin erantzun zitzaien? Zer beste erreminta proposatu ziren balorazioetan?

Aztertuko diren hainbat elementu

Gipuzkoa Zutiken azken asanblada orokorrean, 23 egun horietan garatu ziren balioak landu ziren, eta balio horiek zer modu zehatzetan gorpuztu ziren. Balioen lanketa hau da finduko den elementuetako bat.

Beste elementu bat izango da Gipuzkoa Zutikek hartu zituen formatu zehatzak azaltzea: kanpaldia, asanbladak, egitaraua (honen barne ekintza zuzenak), lantaldeak, errepresioa eta autodefentsa, komunikazioa... Zer egin zen, zer beharri erantzunez, nola, eta zer galdera sortu ziren...

Gipuzkoa Zutiken lorpen nagusiak adieraztea da landuko den beste elementu bat. Balio horiek praktikara eramatea bera ere lorpen dela kontuan hartuta, baina Gipuzkoa Zutikez kanpo, errausketaren gaian eta gainerako botere-gune eta gaietan ekarri duena agertzea.

Herrietako Zutik esperientziak metatzearen garrantzia

Zikloa itxita duen lehen fasea aztertzetik hasiko badira ere, egiten den lana dagoeneko herrietan martxan diren esperientziekin aberastuz joatea izango da kontua. Horretarako, hasieratik formatu irekiak edo osatzen eta garatzen joan daitezkeenak ari dira aztertzen lantaldean.

Hurrengo bilera uztailaren 19an

Easo Plazan bilduko dira, 17:00etan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoa Zutik
Zigorrean oinarrituko ez den justizia baten alde

Joan den asteazkenean ezohiko epaiketa bat izan da Donostian, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Akusatuen aulkian bi ertzain, legez kanpoko bi atxiloketa egin izana egotzita. Akusatzaileak berriz, orain hiru udaberri Donostiako Gipuzkoa plazan erraustegiaren aurka abiatutako... [+]


Bi ertzainen aurkako epaiketa bihar, Gipuzkoa Zutik kanpaldian legez kanpoko atxiloketak egin izana egotzita

Bost urteko espetxe zigorra eta sei urteko inhabilitazioa. Zigor eskaera horiekin iritsiko dira bi ertzain asteazkenean Gipuzkoako Lurralde Auzitegira, 2016ko Gipuzkoa Zutik kanpaldian bi lagun legez kanpo atxilotzea egotzita. ARGIAk bi gazteen abokatuarekin hitz egin du eta... [+]


2018-09-26 | ARGIA
Erraustegien aurka 900 elkarte biltzen dituen mundu mailako GAIA aliantzak Ertzaintzaren bortizkeria salatu du

Erraustegien aurka mundu osoko 92 herrialdetako 900 elkarte biltzen dituen GAIA aliantzak igandean Ertzaintzak Zubietan erabilitako bortizkeria salatu du.


2018-09-24 | ARGIA
Hainbat zauritu eragin ditu Ertzaintzak Zubietako erraustegira egindako martxan

Iraultza Txikien Akanpada izan da Zubietan, “bestelako Euskal Herria amesten duen herri mugimendu eta herritarren topaleku. Asteburuari amaiera emateko Zubietako erraustegira martxa egin dute. Ertzaintzak bidea itxi die eta martxako kideen aurka egin du hainbat lagun... [+]


Eguneraketa berriak daude