Goizean eman du albistea Twiterrek. Orain arte 140 karaketereko mezuak idatzi zitezkeen, baina orain muga hori 280 karakterera zabaldu du.
Euskal txiolariek nola erantzun diote Twitterren erabakiari? Batzuei gustatu zaie, besteei ez hainbeste, eta egon da kontua umorez hartu duenik ere.
Twitterren 280 karakterekin esnatu naiz? Baina zertarako? "Joder, zelako logurea" esateko ez nituen behar horrenbeste karaktere! (Ostras, zenbaterako ematen duten 280 karaktere! Ni hau guztia baino sinpleagoa naiz eta! Baina, bueno! Noiz bukatzen da mezu hau???? Lagundu!!!!!!!!!)
— Bitor (@bitoralonso) 8 de noviembre de 2017
Badakizue zerk dauzkan 280 karaktere baino gehiago?
Hori da: liburu batek.
— Gorka Bereziartua (@boligorria) 8 de noviembre de 2017
280 karaktere. Ez gehiago, ez gutxiago. Laister ditugu meza santuak Twitterren 😁
— Mikel Urteaga Azkue (@nerbiox) 8 de noviembre de 2017
Jjhvjknhj ubnkknbun u inbun jnkkkkjdjjek sujdbjsisjsb jdjbdjdijdv dkndkndk ksknsbusj sbismbao kwllaon oaoqoeyyxb dons di skka skbsjsk sumsb oqn wbsiqm si bxxxk wiskbsisj ien wuks didn eidn sllqnsvdundbfu kdb dk skkw s iwb wof 193bdioqns 99qndnonqdjd djbwuwj skiw diwn kbdo 1
— JokinAzpiazuCarballo (@okerreko) 8 de noviembre de 2017
Bi urte twitterretik kanpo egon naiz nire itzulera prestatzen, eta txio hori da dauakadan mezu garrantzitsuena nire jarraitzaileak bikoizteko. #dedoscruzados
— JokinAzpiazuCarballo (@okerreko) 8 de noviembre de 2017
X sare sozialak (orain arte Twitter zenak) bere pribatutasun politika aldatu du eta erabiltzaileen ezaugarri fisikoak ere bilduko ditu, besteak beste, aurpegi-ezagutzaren bitartez.
Zis edo zisgnero hitzak erabiltzen dira jaiotako sexuarekin edota hezitako generoarekin eroso sentitzen diren pertsonak izendatzeko. Jaiotako sexuarekin edota ezarritako generoan eroso sentitzen ez direnak trans pertsonak izango lirateke. Errealitate hau beti existitu da, baina... [+]
Uztailaren 1ean erabiltzaileak hasi ziren igartzen, goizetik, Twitter ez zebilela oso ondo. Aplikazioan eguneratzeak geratu egin zitzaizkien, edo "muga" bat gainditu zutelako abisuak jaso. Elon Muskek argitu zuen zer gertatu zen geroago: Bakoitzak ikus ditzakeen txioen... [+]
Umap Twitterreko euskarazko jardunaren biltegia 2010eko urrian hasi zen martxan, CodeSyntax-en eskutik. 2023an, hil egin da. Elon Musk-ek hil du, berak zer garen eta nor garen ez dakien arren. Umap-en hainbat zerbitzuren oinarri izan da, euskarazko txiolarien, hedabideen eta... [+]
2022ko azaroan, Elon Muskek Twitter erosi zuenean, langileen erdia baino gehiago kaleratu zuen, tartean komunikazioko talde ia osoa. Geroztik, kazetarien informazio eskaerek ez dute erantzunik jaso izan. Orain, egoera aldatu da, press@twitter.com helbide elektronikora idatzitako... [+]