Espainiako Poliziak Mozal Legea aplikatuz ARGIAri jarritako isuna legezkoa eta bidezkoa dela argudiatzeko aurkeztu duen txostenean hiru arrazoi nagusi azpimarratzen ditu.
Batetik, argazkiek “gizartean oso zabalpen handia” izan zutela azpimarratzen dute, baina bereziki indar handia jartzen dute behin eta berriro “ideologia abertzaleko” hedabideek zabaldu zutela. Horretan Topatu aipatzen dute bi aldiz, baita Ahotsa ere. Topatu eta Ahotsaren “ideologia eta ezaugarri bereko” hedabide gisa definitzen dute ARGIA. Zabalpenean ezker abertzalearekin eta “Espainiako ezker erradikalarekin” (“extrema izquierda nacional” diote) lotutako talde politikoek lagundu zutela argudio modura aurkezten dute. Hau da, delitu zantzuak daudela argudiatzeko, argazkiak bertxiotu edo zabaldu zituzten Euskal Herriko eta nazioarteko ehunka pertsonaren artean, eragile bakan batzuk hautatu eta haien ustezko ideologia azpimarratzen dute.
Bestetik, ARGIAko kazetariaren txioan zabaldutako argazkietan polizien aurpegiak eta autoaren matrikulak ikusten direla diote, eta horrek “polizien eta haien familien bizitza arriskuan jartzen du”. Poliziek “Euskal Herrian bizi duten arrisku handiko egoera” azpimarratzen du txostenak, bi arrazoi nagusi aipatuz: ETA desegin ez izana eta “egunerokoan polizien aurka mobilizatzen diren” Ospa edo Alde Hemendik taldeak.
Eta azkenik, poliziek zergatik ez zuten beren aurpegia estali galdetuta, ondorengoa argudiatu dute: jakitun direla Legeak (Mozal Legea) mota horretako irudien zabalpena debekatzen duela, eta beraz, ez zutela zertan aurpegia estali. Hau da, ezbaian jartzen dute aurpegiak agerian dituzten polizien lanaren berri eman ahal izatea. Noiz eta zer grabatu dezakegun, poliziaren unean uneko interpretazioaren esku utzita, polizia grabatzeko eskubidea bera zalantzan jartzen dute, goian aipatutako argudioen izenean.
Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]
Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]
Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio... [+]
Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.
Akusazio partikularrak 50.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du Cubainformacióneko José Manzaneda kazetariaren aurka, erreportaje batean emandako edukiagatik.