argia.eus
INPRIMATU
Zer da maitasuna?
  • Crítica del pensamiento amoroso (Saiakera)

    Mari Luz Esteban.

    Edicions Bellaterra, 2011.

    Urteak igaro ditu Mari Luz Esteban antropologo eta feminista basauriarrak maitasuna aztertzen. Azken mendeetan mendebaldeko gizartean gaina hartu duen “maitasun pentsamenduaz” idatzi nahi zuen liburua; teoria, sinbolo eta ildo multzoa kritikatzeko.

2012ko abuztuaren 16a

Maitasuna eraiki eta bizitzeko modu horrek, genero, klase eta etnia harreman desorekatuak eragiten ditu. Desioa, nortasuna eta subjektua bera ulertzeko modu zehatz eta heterosexuala azpimarratzen du. Lehen zatian teoria daukazue, eta bigarrenean, hamabi emakume feministari eta bi gizoni egindako elkarrizketak; maitasunaz haien hausnarketak eta bizipenak. Baita kontraesanak ere.