argia.eus
INPRIMATU
Zer da hotz siberiarra?
  • Europara hotz siberiarra iristen da antizikloia Norvegia edo Suedia bezalako herrialdeetan paratzen denean. Ondorioz, ekialdean, ipar eta ipar-ekialde arteko haize-korridore bat sortzen da, eta handik sartzen da Siberiako haizea Europako geinerako herrialdeetara. (Iturria: Ara.cat)

2012ko otsailaren 01

Hotz siberiarrari ez zaio hala deitzen, hortaz, Siberian adinako hotza egingo duelako, aire-masa handik datorrelako baizik.

Haize korrontea ipar-ekialdekoa denean, Euskal Herrira parte bat heltzen da sarri, eta hori gertatuko da asteburu honetan.

Zergatik diogu hotz "lehorra" dela?

Orokorrean, hotz siberiar kolpeak lehorrak dira. Alegia, ez dituzte elurte handiak ekartzen. Hori gertatzen da aire masa horrek Euskal Herriraino heltzeko –modu nahikoa zuzenean eta hotzik galdu gabe– Europa erdialdea zeharkatu behar duelako. Ibilbide horretan ez du itsasoko hezetasunik pilatzen eta aukera gutxi du elurte handiak uzteko.