Zer da Donostian goi-bilera egingo duen Turismoaren Mundu Erakundea?

  • Turismoaren Mundu Erakundeko (UNWTO) Kontseilu Exekutiboa Donostian izango da maiatzaren 23tik 25era. Erakundearen 108. bilkura izango da Euskal Herrian egingo dena, eta 70 estatutako 300 ordezkari etorriko dira.

Turismoaren Mundu Erakundeko ordezkari batzuk (Arg: linvingandtravel)

2018ko maiatzaren 15an - 12:27

Turismoaren Mundu Erakundea Nazio Batuen erakunde bat da. Mundu mailako turismoaren garapenaz arduratzen da. Egoitza nagusia Madrilen du eta 158 estatu kidek, sei lurraldek eta sektore pribatuko, hezkuntza instituzioetako eta turismo elkarteetako 500 kide baino gehiagok osatzen dute.

UNWTOren webgunean azaltzen denez, “ekonomia-hazkundera, garapenera eta ingurugiroaren jasangarritasunera” bideratutako turismoaren alde egiten du erakundeak. Turismoa “lehentasun politiko” gisa ezarri nahi du 2030. urterako epean.

Zurab Pololikashvili georgiarra da UNWTOko idazkari nagusia 2018ko urtarrilaren 1ean Asanblada Orokorrean aukeratu zutenetik.

UNWTO 1947an sortu zen, Hagan (Herbehereak), Turismoaren Erakunde Ofizialen Bilkura izenarekin. 50. hamarkadan Genevan (Suitza) ezarri zuen egoitza, eta 60. hamarkadaren erdialdean Nazio Batuen Erakundearekin harremanak estutu zituen. 1970ean estatutu berriak onartu ziren, eta GKE izatetik gobernu-arteko erakunde izatera igaro zen, jada orain ezagutzen dugun izenarekin: Turismoaren Mundu Erakundea. 1976an, Idazkaritza Orokorra Madrilen finkatu zuen, gaur arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


2024-03-01 | Uriola.eus
Hotel bihurtuko da Bilboko Olabarri Jauregia

Bericato enpresak erosi du duela 70 urte baino gehiagoz Bilboko Portuko Agintaritzaren egoitza izan den eraikina.


Alde Zahar auzo ekimena
"Iruñeko apartamentu turistikoen erdia Alde Zaharrean daude"

Iruñeko Alde Zaharreko Alde Zahar ekimenak turismo masiboaren aurkako eta auzoaren defentsarako kanpaina abiatu du ostegun honetan.


Bizilagunek etxebizitza turistikoak debekatzea baimendu du gorenak, berriz ere

Bizilagunek legez kanpo utzi dute Donostiako Zubieta kaleko etxebizitza turistiko bat, euren estatutuetan erabilera hori debekatuta zegoelako aurretik.


Eguneraketa berriak daude