Zer atera da EH Bilduren I. kongresutik?

  • Arnaldo Otegi izango da EH Bildu koalizioko lehen koordinatzaile nagusia. 2.144 militanteren botoekin %84ko babesa jaso du Otegiren hautagaitzak; aurkeztu den bakarra izan da.


2017ko ekainaren 19an - 10:02
(Argazkia: @ehbildu).

Bilboko Euskalduna Jauregian egin dute Sortuk, Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta Aralarrek osatzen duten koalizioaren lehen kongresua, ekainaren 17an. Helburua, zuzendaritza berria aukeratuz lau alderdien sigletatik harago EH Bilduren nortasun propioa indartzea. %84ko babesa jaso du Otegi buru dela aurkeztutako zerrendak, eta %93ak onartu ditu txosten politikoa eta estatutuak.

Bozketaren ondotik hartu du hitza Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusi izendatu berriak, eta adierazi du: “Independentzia eta eredu sozial berri bat nahi ditugu guk”. Honekin batera azaldu duenez “guk sinesten dugu herri honek aterpe bat behar duela, eta aterpe hori estatu bat izan behar dela. Estatu aterpe bat jendearentzat, jendea zaintzeko, eta guk euskal errepublikaren aldeko apustua egiten dugu”. Diskurtsoan behin eta berriz errepikatu du alternatiba hitza Otegik, eta azpimarratu du “iraultza kontserbadorearen alternatiba izan nahi du EH Bilduk, eta iraultza kontserbadore horren aurrean jarriko dugu iraultza demokratikoa”.

Gara egunkarirako Ramon Solak egin dion elkarrizketan Otegik kontsentsuaren kontzeptua azpimarratu du eta honek koalizioan bezala gizartean duen indarraz hitz egin du; “erabakiak kontsentsuz hartzea ariketa ona dela uste dut, aniztasuna erakusten baitu honek, ez soilik EH Bildurena, gizarte osoarena baizik”.

Kazetariak galdetu dio hauteskundeetako emaitzez, Euskal Herriak uste baino jarrera kontserbadoreago eta autonomistagoa ez ote duen. Otegik ezetz esaten du, eta erantzunean dioenez, “badago balore kontserbadoreak sartu dizkioten gizarte bat, gaur egun beldurra eta manipulazioa dira kapitalismoak politika egiteko erabiltzen dituen tresnak, eta jendeak segurtasuna bilatzen du jarrera kontserbadoreetan. Baina horren guztiaren gainetik uste dut jendeak berreskuratu nahi duela beren bizitzen gaineko kontrola, erabaki egin nahi duela, solidarioa den herri bat da gurea, ingurugiroa zaindu nahi duena… eta EH Bilduk lortu behar du hori guztia programa politiko eraginkor batean biltzea”.

“EAJk irudikatzen du herri honen iraultza kontserbadorea”

Euskalduna Jauregian EAJ hitzik aipatu ez badu ere, egin dioten elkarrizketan zuzenagoa izan da eta Otegik Gara-n EAJk “erabiltzen dituen” bi esaldi aipatu ditu: “Espainolak baino hobeto bizi gara, eta hori EAJk gobernatzen duelako da”. Baina honela jarraitzen du: “ahazten du esatea hemen espainolak baino hobeto bizi garela herri honetan borrokatzen eta antolatzen den ezkerra dagoelako, borrokatzen eta antolatzen den gehiengo sindikala dagoelako… eta horrek jartzen die politika neoliberalei frenoa, hemen ere egon baitira politika horiek. EAJk klase proiektu baten alde egiten du, ez herri proiektu baten alde, eta horrek PSOErekin eta PPrekin akordioak egitera darama. Horrek esan nahi du ez dugula EAJrekin akordiorik egingo? Ez. Baina gauzak beste modu batera egiteko alternatiba gara, eta politika horien aurrean jarriko gara”.

Nafarroako aldaketaren gobernua ere izan da gaietako bat, eta dio “EH Bildu Nafarroan paper garrantzitsu bat jokatzen” ari dela, baina hori esanda, aipatu duenez “aldaketaren gobernuak aldaketak egin behar ditu, daukan ardura guztiarekin eta jakinda zer jokatzen ari garen, guk diogu gehiengo sozialak gobernuaren ekintzetan islatuta ikusi behar du”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EH Bildu
2024-04-21 | Leire Artola Arin
EH Bildu nabarmen nagusitu da Gipuzkoan, 11 eserlekurekin

Gipuzkoan izan du babes gehien EH Bilduk, eta 2 eserleku gehiago lortu ditu; 135.000 boto baino gehiago eskuratu ditu, eta 5 puntu egin du gora. EAJk eserleku bat galdu du, eta 9rekin geratu da; 4 puntu egin du behera. Donostian boto gutxigatik irabazi du EAJk, eta udalerri... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Eguneraketa berriak daude