argia.eus
INPRIMATU
Entzun Guardia Zibilak zentsuratu nahi duen Josetxu Piperrak & The River Rock Band taldearen abestia
  • O.V.N.I. (Objeto Verde Nada Inteligente, ‘Objektu Berde Batere Inteligentea’ euskaraz) izeneko abestia erretiratu du El Dromedario Records disketxeak, Guardia Zibilak abestiaren aurkako salaketa jarri ondoren.

ARGIA @argia 2019ko apirilaren 02a
Bideoklipeko irudia

Badira izaki batzuk katalogatzen ez dakidanak/ eta uniformatuta datoz, hiltzeko lizentziarekin/ segadak egiten dituzte eta binaka datoz/ Espainian bakarrik bizi dira, jainkoaren pare bizi direlako edo Beren super boterea naturaz gaindikoa da / tabernako liskar bat terrorismo bilakatzen dute, zentzuratu berri den abestiaren hitzak dira.

Abestia “iraingarria” iruditu zaie Espainiako segurtasun indarrei, eta epaiketara eraman dute. Barañaingo (Nafarroa) bake epaitegian egin dute  auzi saioa, eta disketxeak onartu egin du abestia erretiratu eta berau barnebiltzen duen diskaren salmenta etetea.

Josetxu Piperrak & The River Rock Band taldeko kideak ez dira auzitegira agertu, eta Guardia Zibilaren Justizia Elkarteak musikarien kontra salaketa jartzeko asmoa agertu du.

Salatutako abestiaren bideoklipa:

Preso politiko katalanak Madrilera eramatean, abestia jarri zuen guardia zibil batek furgonetan

Urtarrila amaieran preso politiko katalanak Lledonerseko espetxetik Madrilera eraman zituzten Guardia Zibilaren hainbat fugonetatan. Horietako baten barrutik, guardia zibil batek bideoa grabatu zuen espetxe kanpoan hainbat lagun presoekin elkartasunez protestan zeuden bitartean. Bideo hori azkar zabaldu zen sarean eta egun batzuetara bideoa grabatu zuen guardia zibila lanposturik gabe utzi zutela aldi baterako, Guardia Zibileko zuzendari nagusi Felix Azonek jakitera eman zuenez. Bada, orain zentsuratu nahi duten Juantxo Piperraken O.V.N.I abestia entzuten ari ziren Guardia Zibilaren furgoneta horretan.