Zenbat balio du poliziaren iritziak Auzitegi Nazionalean?

  • Gaur berrekin diote Udalbiltzaren kontrako ahozko epaiketari Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Joan den astean auzipetu ia guztien deklarazioak entzun zituen epaimahaiak –Larraitz Sanzberro falta da, gaur deklaratuko du– eta orain akusazioaren lekukoei emango diete txanda. Lekuko zerrenda luzetik denak poliziak dira. Akusazioak poliziaren txostenak ditu oinarri, eta polizien lekukotasunean oinarrituko da orain ere. Frogarik ez, akusazio zehatzik ez, lekuko zuzenik ere ez... Poliziaren ustea, hori da Fiskaltzak eta DyJ-ak dutena. Zenbat balio du poliziaren iritzi batek Auzitegi Nazionalean?


2010ko uztailaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Dena dela, joan den astean auzipetuek garbi utzi zuten ez dutela ezer ezkutatzeko; Udalbiltzaren jarduera erabat zilegizko eta demokratikoa izan zela azaldu zuten banan-bana. Larunbatean berriz, herritarren babesa jaso zuten Bilboko kaleetan, eta adierazi zuten “indartsu” doazela Madrilera. Epaiketak bihar segituko du eta ondoren irailera arte atzeratuko da.

Azken egunetan hainbat iritzi argitaratu da hedabideetan auziaren inguruan. Xabier Oleaga kazetariak Tampoco Udalbiltza es ETA (Udalbiltza ere ez da ETA) artikulua kaleratu du hainbat egunkaritan: “Epai hori [Egunkarikoa] idatzi zuen epaimahaiak zaila dauka orain antzeko beste bat ez ematen (...) bultzada politiko bat dago Udalbiltza kasuaren atzean, edo beste modu batera esanda, bultzada politikorik gabe Udalbiltza auzia ez litzateke existituko, jatorri bereko beste guztiak bezala” dio Oleagak.

Xabier Isasi Balanzategi Gaindegiako lehendakariaren ustez Udalbiltzaren kontrako prozesua “euskal munizipalismoaren kontrako prozesua da” (Gara). Bestalde, Joseba Arriolak inkisizioarekin konparatzen du auzia Berriara bidalitako gutunean: “Egunkaria-renean bezala Udalbiltzarenean ere argi geratzen dena politikaren ukazioa da. Hau ez da ezta epaiketa politikoa, inkisizioa baizik. Inkisizioa ere epaiketa bat zen. Berezia. Ondorio politiko-pertsonalak zituen epaiketa morala. Pentsamenduen epaiketa morala. Moral aldetik akusatua deabru definituz gero, berdin zion defentsak, deabruaren hitzak ziren, eta kondena ezinbestekoa zen”.

Gure mugetatik harago, Katalunian oihartzuna izaten ari da Udalbiltzaren epaiketa, bertako alderdi eta kolektiboen blog eta webguneetan aipatu dute gaia behin baino gehiagotan. Humbert Roma kazetariak iritzi artikulu zabala idatzi du Tribuna.cat-eko bere txokoan, auzi honen jatorrian zer dagoen eta euskal politikan zer eragin izan dezakeen azalduz: “Udalbiltzaren kontrako epaiketa Espainiako justiziaren kontrako epaiketa ere izango da. Neurria emango baitu, zer puntutaraino tribunaleko epaileek euskal gatazkaren distentsioan lagundu dezaketen edo nahi duten, ala beste behin ere, aurreko prozesuan bezala, errepresioaren bidea gogortzeko aukerari heltzen dioten”, dio kazetari katalanak.

Auziaren inguruan gehiago jakiteko:

- Udalbiltza.net bloga

- Auziaren inguruko erreportajea ARGIA astekarian (2.239 zk.)


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude