Zenbait gako Espainiako energia erreforma ulertzeko

  • Espainiako Gobernuak aurki onartuko duen sektore energetikoaren erreforma salatu dute talde ekologistek. Aurreztea, autokontsumoa eta energia berriztagarriak “zigortzen” dituztela uste dute.


2013ko abenduaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Eguzki loreak, haize erroten ondoan. (Arg: futurorenovable.cl)

Uztailaren 12an Espainiako Ministro Kontseiluak 9/2013 errege-dekretua kaleratu zuen, sektore elektrikoaren bideragarritasuna “bermatzeko”. Ekologistak kexu azaldu ziren orduan, informazio eza zela eta.

Datozen asteotan, PPk sektorea erreformatzeko behin betiko legea onartuko du, eta herritarren kontrako “erasoa” dela salatu dute.

Zer aldatuko du sektore energetikoaren erreformak?

Hiru gai nabarmendu dituzte kritikoek: argiaren faktura, autokontsumoa eta energia berriztagarriak.

Egun bi parte dauzka argiaren fakturak. Batetik, tasa finkoa, kontsumoaren arabera aldatzen ez dena; bestetik, tasa aldagarria, erabilitako energiaren kopuruari begira aldatzen dena. Gobernuak aurrera eramango duen legearekin tasa finkoak %63 egingo du gora. Kontra daudenek salatu dutenez, neurriak biztanleria gogogabetu nahi du ez aurrezteko, eta energia “xahutzeko”.

Autokontsumoa da kexa iturrietako bigarrena. Diotenez, telemetria eta zenbatzaile makina garestiak exijituko dizkiete kontsumo propiorako energia sortzen duten guneei. Era berean, ekoiztu eta saretik pasa gabe erabiliko den energiagatik “laguntza bidesaria” ordaindu beharko dute, alegia, dirua eman beharko diote Gobernuari . Gainera, autokontsumo txoko guztiek izena eman beharko dute legezko izateko. Bi hilabeteko epean egiten ez badute, 60 milioi euroko isuna ezarri diezaiekete. Industria Ministerioak baimena edukiko du eraikinetara sartzeko, legeztatu gabeko ekoizpen guneak dauden ikusteko, baimen judizialaren beharrik gabe.

Hirugarrenik, energia berriztagarrien egoera aztertu dute. Diotenez, energia politiken “biktimak” dira. Murrizketa “asko eta bidegadeak” izan dituztela diote.

Alternatiba: “desolbediencia”

Desolbediencia”. Hori da ingurumenaren aldeko makina bat taldek legeari aurre egiteko proposatu dutena. Desobedientzia eta gaztelaniazko ‘sol’ hitzaren arteko hitz jolasa da hitza. Hau da, neurriari intsumisioa egin eta kaudimenezko jarrera hartzera bideratu nahi dituzte herritarrak.

Hainbat gai landuko dituzte kanpainaren baitan. Besteak beste, gaiari buruzko hitzaldiak herriz herri emateko prest agertu dira eta jendarteari gutxiago kontsumitzeko eta energia kooperatiba “berdeei” erosteko eskaera egin diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia krisia
GNL: Louisianako zingiretan jokoan dira munduko klima eta osasuna

Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]


2024-03-25 | ARGIA
"Megaproiektu berriztagarrien egungo hedapenaren aurka eta bizitzaren alde" manifestua sinatu dute hainbat alorretako 75 pertsonak

"Elite ekonomiko baten pribilegioak iraunarazten diren aldi berean, konponbide faltsuak eskaintzen dizkigute, egiazko konponbideek beharko luketena onartu gabe: oligarkia energetikoa erabat auzitan jartzea, hazkunde ekonomikoaren aginduarekin haustea, gure eredu produktibo... [+]


2024-03-20 | ARGIA
Jasangarritasunaren Euskal Azokak hamargarren edizioa egingo du asteburuan Durangon

Berdeago Azoka egingo dute martxoaren 22tik 24ra, Durangoko Landako Gunean. Energia-eraginkortasunaz eta kontsumo arduratsuaz kontzientziatzeko helburua du Jasangarritasunaren Euskal Azokak, ingurumena babesteko irtenbideak tarteko.


Adrián Almazán
"Gizartearen logika algoritmikoarekin, gizakiak esplotatzen jarraituko dugu"

Fisikan lizentziatua eta Filosofia doktore, Gasteizen du ohiko bizitokia Adrián Almazánek (Madril, 1990), baina egun Madrilgo Carlos III Unibertsitatean ematen ditu klaseak. Digitalizazioak ingurumenean, energian eta gizartean sortzen dituen eraginak izan ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude