argia.eus
INPRIMATU
"Zeluloidezko begiradak", zinemari buruzko 13 ikuspegi

2011ko apirilaren 06a
'Zeluloidezko begiradak' liburuaren azala.

Mikel Garcia ARGIAko kazetari irundarrak Zeluloidezko begiradak (Elkar) liburua aurkeztu zuen atzo Donostian. Tene Mujika beka irabazi zuen Garciak egitasmo horrekin. "Euskal zinemaz eta zinemaz oro har hainbat ikuspegi ezberdin" jasotzeko helburuarekin, Euskal Herriko hamahiru zuzendarirekin izandako solasaldietatik jasotakoa moldatu eta bildu du liburuan. Fernando Larruquert, Nestor Basterretxea, Antxon Ezeiza, Helena Taberna, Imanol Uribe, Juanba Berasategi, Julio Medem, Montxo Armendariz, Koldo Almandoz, Asier Altuna, Telmo Esnal, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga dira liburuko ahotsak, eta izen horien atzean daude, besteak beste, Ama Lur, Ke arteko egunak, Kalabaza tripontzia, Yoyes, Mikelen heriotza, Burgosko prozesua, Behiak, Euskal pilota. Larrua harriaren kontra, Tasio, 27 ordu edota Aupa Etxebeste! filmak.