Gasteizko alkate Gorka Urtaranek ostiralean jakinarazi du igandeko Zeledonen jaitsieran pankartarik ezin izango dela sartu. Debekua betetzen dela ziurtatzeko, hamar kontrolgune ezarriko dituzte plazaren sarbideetan.
Naizek jaso duenez, Udaltzaingoak Andra Mari Zuriaren sarbideetan hamar kontrol gune ezarriko ditu. Ezin izango dira kristalezko botilarik, latarik edo makilarik sartu. Ezta pankartarik ere.
Aurreko urteetan ere pankartak sartzea debekatuta egon dela adierazi du Urtaranek, urtero ikusgarri izan badira ere, eta arrazoi "nagusia" segurtasuna dela ziurtatu du. Debekua ez errespetatzeak zigorra ekar dezakeela ohartarazi du.