argia.eus
INPRIMATU
Armen salmentak errekorrak hautsi ditu AEBetan Black Friday egunean
  • Etxeko tresnak eta arropak bai, baina Amerikako Estatu Batuetako Ostiral Beltzeko produkturik arrakastatsuenen artean badira hain ohikoak ez diren produktuak ere: suzko armak. Hirugarren ustez jarraian hiltzeko erreminten salmenta-errekorrak hautsi dira.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko azaroaren 30

CBS katearen webgunean irakurtzen denez, FBIk jakitera eman du Black Friday egunean 203.000 eskaera jaso zituen aurrekari penalak egiaztatzeko. Egun batean inoiz jasotako daturik handiena da. Saltzaileek lizentzia hori behar dute bezeroari arma saldu ahal izateko.

Barack Obama AEBtako presidente ohiak armen legea gogortuko zuela iragarri zuenean, debekuaren beldurra dela eta, industriak produkzioa igo zuen. Azkenean ez zen erregulaziorik izan eta Donald Trumpek Etxe Zuriko agintea eskuratu zuenetik, armen erabileraren inguruko eztabaida gelditu egin da. Prezioak jaisten dituzten egunetan salmentek nabarmen egiten dute gora.