Zein interes daude Fernando Lugo Paraguaiko presidente ohiaren kontrako kolpearen atzean?

  • Paraguain joan den ostiralean Fernando Lugo presidentea kargutik kendu zuten. Lugok berak “estatu kolpe” gisa definitu zuen bere kontrako epaiketa politikoa. Hego Amerikako herrialdeek gaiaren inguruan posizioak hartzen dituzten bitartean, Lugok gobernu paraleloa osatu du. Baina, nor dago maniobra horien atzean? Idilio Méndezek Mexikoko La Jornada egunkarian idatzitako artikuluak arrasto batzuk ematen ditu. Jarraian dituzue pasarte batzuk:


2012ko ekainaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Kolpearen kontra protestak izan dira egunotan Paraguain

“Hiru interesek bat egin zuten Fernando Lugo kargutik kentzeko: agronegozioaren eta sektore finantzarioko transnazionalen interesak; lurren jabe den oligarkiak, kapital transnazionalarekin bat eginda, eta eskuineko alderdi politikoak. Denak ere AEBen babespean”.

(…)

“Ekoizpen Gremioen Batasunak [Union de Gremios de Producción, UGP gaztelaniazko sigletan] antolatu du Lugoren kontrako trama hau guztia. Herrialdeko ekoizle mekanizatuak biltzen ditu baina praktikan lurjabeen, espekulatzaileen eta errentadunen estalpea da. Monsanto transnazionalak bere kotoi eta arto hazi transgenikoak ezartzeko eragozpenak izan zituenean, araudiak betetzen ez zituztelako, UGPren presioa hasi zen. (…) Gremio horrek, aurrena Miguel Lovera kargutik kentzeko presionatu zuen, herrialdeko hazien eta agrokimikoen kontrolerako erakundea zuzentzen zuen teknikaria. Gero protesta nazionalarekin mehatxatu zuen, traktorekada izenekoarekin, errepideak laborantza-makinekin ixtearekin alegia, eta azkenik Lugoren epaiketa politikoaren alde presionatu zuen”.

(…)

“Azkenik, egunotan, Lugok eta bere aholkulariek onartu beharko dute akats larria egin zutela: pentsatu zuten inperialismoarekin bat eginda goberna zezaketela, oligarkia feudalarekin eta eskuineko alderdiekin (…) Atilio Boronek dioen bezala, akatsa da sinestea Lugorena bezalako gobernu batek, aurrerakoi epela, bidea egin zezakeenik interes oligarkiko eta inperialei amore emanda, gizarte mugimenduak eta ezkerreko alderdiak artikulatu gabe”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paraguai
2021-01-15 | Axier Lopez
11 urteko bi haur argentinar exekutatu izana leporatu diote Paraguaiko armadari

Paraguaiko Gobernuaren bertsio ofizialaren arabera, Maria Carmen Villalba eta Lilian Mariana Villalba. 11 urteko bi neska argentinarrak "borrokan hilak" izan ziren. Baina lekukoek eta Argentinako mugimendu sozial anitzek, giza eskubideen aldeko erakundeek eta... [+]


Constanza Barrios. Migratzailearen bizi istorioa
"600 euro irabazi eta 50 gordetzen nituen neuretzat, gainerakoa Paraguaira"

2005ean heldu zen Paraguaitik, lanera, bere bi seme-alabei han unibertsitate ikasketak ordaindu nahirik. Egin zuen lan, irabazi zuen diru, burutu zituzten ikasketak etxeko biek. Bitartean, euskalduna esposatu zuen, gutartu zen... Urrian alargundu zen. Hiru aste gabe itzulia zen... [+]


Paraguai: 35 urte arteko zigorrak Curuguatyko hilketengatik epaitutako nekazariei

Marina Cueko lurrak okupatu zituztenen eta poliziaren arteko liskarrek 17 hildako eragin zituzten 2012an; poliziak ziren sei. Fiskaltzak haien heriotzak soilik ikertu ditu.


2014-04-29 | Iker Blas
Latinoamerikako pelikula onenen zerrenda

Urte hasieran, IMDb-ko lan-taldeak Latinoamerikako herrialde bakoitzeko film onenen zerrenda zein den erabakitzeko botazioa jarri zuen abian. Zerrenda osatzen duten film gehienek Latinoamerikako gizarteek sufritzen duten biolentzia erakusten dute era gordinean.


2014-02-05 | Iker Blas
Mate bat eta amodio bat

Argentinarren, paraguaitarren eta uruguaitarren idiosinkrasia ezin da ulertu mate infusioa gabe. Hainbesteko garrantzia zergatik ematen dioten jakin nahi?


Eguneraketa berriak daude