argia.eus
INPRIMATU
Zein da independenteagoa eta pluralagoa? (Joxan Lizarribar)

2008ko otsailaren 27a

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Desadostasunak bizi gaituelako nauzue zuekin artikuluan esandakoei erantzunez: "Auzitegi Nazionalak bere gustuko ez dituenak desegin nahi dituela genioen hasieran, eta Azkaratek zein Baztarrikak ere gauza bera nahi dutela dirudi. Euren iritzian oinarrituta, kargu publikoak erabiliz, Berriaren zabaltasunik eza salatzen dute. Erabat ezohikoa den eran, egunkari baten izaera kritikatu egin dute, baina zergatik kritikatzen dute egunkari bakarra? Ez ginateke harrituko gainontzeko medioekin gauza bera egingo balute, baina ez da hala gertatzen. Lehen aldia da Jaurlaritzako kargu publikoek iritzi artikulu bidez hedabide bat kritikatu dutena. Ezin da ulertu zertara datorren Berriarekiko herra hori". (2008-02-27)