Zazpi urte

  • 2011ko martxoaren 11n lehertu zen Fukushimako zentral nuklearra. Telebistan emandako irudiek leherketa unea eta ondorengo laino zuria betikotu zituzten. Hurrengo egunetako eta hilabeteetako albisteetan garrantzi berezia izan zuen Fukushimak, baina egun gure munduak daraman abiadurak enegarren posizioan birkokatu du gaia; are gehiago esango nuke, jada badagoela geure artean Fukushima zer den ez dakien belaunaldi gazte bat.

     


2018ko martxoaren 13an - 16:14

Neurri batean normala da Fukushima historiaren entziklopedian galdurik geratzea beste hainbeste gertaera bezala. Gertaera historikoen ondorioak etenik gabe pairatzen ari gara, batzuetan latzak izaten dira batzuentzat, hobeak besteentzat edo auskalokoak gainerakoentzat. Gizarte sektore batzuentzat garrantzizkoak direnak bizirik mantendu nahi izaten dira hain modan dagoen “memoria historikoaren” bidez, baina nago Fukushimarena ahaztuta bai, baina bizirik dagoen gertaera dela, hau da, oraindik ez dela historia.

Leherketa ondoren deserriratutako populazioaren zati handi bat bere jaioterritik urrun bizi da eta itzuli direnak erradiazio maila asko edo gutxi dagoen lekuetan bizi da eta horien artean tiroide minbiziak, suizidioak eta gaixotasun arraroak handitu dira. Zentrala ez berotzeko etenik gabe ari dira ura botatzen eta ur hori lurrazpiko urekin nahastu ondoren itsasora edo auskalo nora isurtzen da. Bitartean ez dakite ongi nola dagoen erregaia, bidalitako robotak bertan hil baitira. Itsasoko erradiazio maila ez da gehiegi handitu, baina bai pixka bat eta ikerlariak ez datoz bat denboran luzatzen den erradiazio baxuaren eragina zein den esatean.

Isiltasuna eta ez-ezagutza baino ez daude Fukushimaren inguruan. Inork ez du txintik esaten eta Japoniako Gobernuak eta populazioak ordaintzen segitzen dute

2016an Fukushimaren kudeaketaz arduratzen den TEPCO enpresaren arabera, 30 edo 40 urte behar izango lirateke zentrala desmuntatzeko eta 170.000 milioi eurotik gorako kostua.

Gaur ordea, isiltasuna eta ez-ezagutza baino ez daude Fukushimaren inguruan. Inork ez du txintik esaten eta Japoniako Gobernuak eta populazioak ordaintzen segitzen dute eta segituko dute hamarkadetan egin beharreko lanak; eta zentralaren inguruan bizi direnen artean azterketa estatistikoak egingo dira gertatuko zaien gaixotasun arraroekin. Bitartean munduan energia nuklearraren inguruan gertatu zen balaztatzea ahaztu egin da eta berriro azelerazioaren garaian gaude, Euskal Herrian ere bai, ez baitugu ahaztu behar urteko sasoi askotan Frantziari erositako energia nuklearra kontsumitzen dugula.

Ahaztu dugu, ez dugu ezer ikasi eta bitartean Fukushima ez dago lozorroan, ez da estatistika huts bat, belaunaldi gazteei igorritako eta bizirik iraungo duen errealitate gaiztoa da!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude