Zazpi kilometroko ilara Hugo Chavezi azken agurra emateko

  • Hugo Chavez Venezuelako presidente ohiaren hileta gaur egingo da Caracasen. Azken egunotan bere gorpua bisitatzera joan den jendetzaren ostean, milaka lagun biltzea espero da gaur. Atzo, akademia militarraren ateetan, zazpi kilometroko ilara osatzera iritsi ziren hari bisita egitera joan zirenak. Nicolás Maduro orain arteko presidente-ohiak hiletaren ostean hartuko du presidente kargua.


2013ko martxoaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Milaka lagun bildu dira azken egunotan Chavezi azken agurra emateko (argazkia: diarioveloz.com)

Orain arte 22 estatu edo gobernuburuk eta 54 ordezkaritzetako goi kargudunek eman dute baiezkoa bertaratzeko, Berriak argitara eman duenez. Horien artean, ideologikoki muturrekoak diren ordezkariak ere badaude, Elias Jaua Venezuelako Atzerri Ministroak nabarmendu duenez: “Chavez denentzat izan da garrantzitsua”. Euskal Herritik, Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusia joango da Sorturen ordezkari bezala.

Presidente ohiaren gorpua bisitatzera joandako jende andana ikusita, Nicolás Maduro jarduneko presidenteak gorpua ikusteko aukera astebete luzatuko duela iragarri du. Horrela, “herritar guztiek ikusi ahal izango dute”, argitu du. Gorpua baltsamatu egingo dutela ere esan du.

Maduro, presidente berria

Asanblada Nazionaleko presidente Diosdado Cabellok iragarri du orain arte estatuko presidenteordea izandako Nicolás Maduro izango dela Venezuelako presidente berria. Hugo Chavezek hala agindu zuen arren eta, Cabelloren hitzetan, legeak dioen arren presidentea hil ostean kargua presidenteordeak hartu behar duela, oposizioak Maduro izendatzearen kontra egin du. Haien ustez, Asanblada Nazionaleko presidenteak izan beharko luke gobernuburu berria.

Cabello irmo azaldu da bere erabakian, ordea. “Saio berezi bat antolatuko dugu Madurok errepublikaren presidentetza onartzeko”, esan du. Hiletaren ostean hartuko du kargua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hugo Chavez
Ze gaizki dauden gauzak Venezuelan" Utzidazu labur-labur azaltzen (6/8)
Hala eta guztiz ere, Chávezen herria badoa

Chávez bizirik zegoenean bere figurarekiko atxikimendua sekulakoa zen herri venezuelarraren sektore oso zabal batean. Chavismo hegemonikoa zen, ikuspegi soziopolitiko batetik zein emozionaletik ere. Venezuelako sektore apalen artean, baita ekonomikoki hobeto zeuden beste... [+]


2017-04-30
Manifestazioek eta istiluek ez dute etenik Venezuelako gatazka mediatizatuan

Chavismoa eta oposizioa protesta egitera irten dira Venezuelako kaleetara eta hiru hildako eta hamarnaka zauritu eta atxilotu izan dira. Oposizioak Nicolas Maduro presidenteak kargua uztea eskatu du eta Gobernuaren aldekoek, aldiz, hura defendatu eta estatu kolpe saiakera salatu... [+]


Maduroren garaipena eta Venezuelako ezkerraren etxeko lanak

Venezuelako udal hauteskundeetan Nicolas Maduroren PSUV alderdiak jaso du boto gehien, bozken %49,2. Henrique Ceprilesen MUD koalizioa ez da urruti ibili emaitzetan 700.000 boto gutxiago (%42,7) baina Venezuelako hiri garrantzitsuenetako alkatetzak eskuratu baititu.


2013-04-15 | Lide Hernando
Maduro garaile Venezuelan; oposizioak botoak berriz zenbatzeko eskatu du

Nicolás Maduro atera da garaile igandean Venezuelan egindako hauteskundeetan. Oso boto gutxigatik irabazi dio Henrique Capriles oposizioko hautagaiari: %50,6ak eman dio aldeko botoa, Caprilesen %49,1aren ondoan. Caprilesek esan du emaitzak ez dituela onartuko boto... [+]


Eguneraketa berriak daude