Zazpi egunez euskaraz bizitzeko ekimena jarriko dute martxan Baionan, Angelun eta Miarritzen

  • Baiona, Angelu eta Miarritze artean egingo dute ekimena, azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean. 450 hiztun mobilizatu nahi ditu BAM ekimenak. Antolatzaileek euskaraz “naturaltasunez eta alaitasunez” aritzeko deia egin dute.


2017ko urriaren 16an - 11:56
Parte hartzeko deia zabaldu dute antolatzaileek.

Ideia desafio kolektiboa dela diote ekimeneko kideek: herritarrek abiatutako eta hiztunek altxatutako ideia dela nabarmendu dute. Helburua, hiri inguruan euskaraz erosoago bizitzeko tresnak ematea da, euskara ikusgarri bilakatuz. Baionan, Angelun eta Miarritzen bizi edo lan egiten duten herritarrei zuzenduta dago, bereziki, euskaldunei, eta euskaraz ikasi edo euskaraz ulertzen dutenei. Parte hartzaileen zeregina zazpi egunez, egunerokotasunean, euskaraz bizitzea izango da: lanean, saltokietan edo aisialdian. Ingurukoei pedagogia egiteko balioko duela espero dute antolatzaileek.

Bi rol banatuko dituzte, ahobizi eta belarriprest izenekoak. Biek oinarrian euskara izango duten arren, belarriprest izango direnek malgutasun handiagoa izango dute elkarrizketetan frantsesa erabiltzeko. Ahobizi papera jorratzen dutenek, halaber, euskararen haria mantenduko dute  solasaldietan. Dena dela, biek lehen eta azken hitza, behintzat, euskaraz egingo dute. Xehetasun guztiak esku orri batean bildu dituzte.

450 hiztun bilatzen ari dira. Interesatuek bi bide dituzte izena emateko: bam.euskaraz@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz edo hemen klikatuz. Hiru hiriek 111.669 biztanleko kopurua osatzen dute. Horietatik 9.000 euskara hiztunak dira, eta 6.000 euskara ulertzeko gai dira. Antolatzaileek diote euskaraz aritzeko 15.000 aukera dituztela.  

 
 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


2024-04-10 | Euskal Irratiak
Hur Gorostiaga
"Behotegik berak adierazi du euskara ez dela lehentasuna"

Aitzinkontua ez emendatzea bozkatu du Euskararen Erakunde Publikoak. Iazko bera izanen da, lau milioi t'erdi inguru. Horrek Euskalgintzako hainbat sektoreren kexua piztu du, eta EEPren izatea zalantzan jarri dute, gaur egun, tresna baliagarria ez delakoan. Hur Gorostiaga... [+]


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


2024-02-04 | Bea Salaberri
Alde egin ala deus ez

Udaberrian, Iparraldeko Hizkuntz Politika Publikoa berrituko da: hortik, datozen urteetako norabideak, asmoak eta horien zerbitzuko jarriko diren dirutzei buruzko erabakiak hartuko dira eta horretan jarrera argia hartu beharko dute eskualdeak, departamenduak, estatuak eta Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude