Zatiketa Gasteizko legebiltzarrean: PSE eta EAJ elkarren kontra Espainiako Aurrekontuen mozioan

  • Eusko Legebiltzarrean Estatu Aurrekontuen inguruko bozketa egin eta ez dituzte onartu. EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSE-EEk ezezko boza eman dute, jeltzaleen eta sozialisten arteko zatiketa sortuz.


2017ko maiatzaren 18an - 12:33

EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen eskaeraz bozkatu dituzte Legebiltzarrean Espainiako Estatu Aurrekontuak. EAJren eta PSEren babesari esker onartu zituzten arren, oraingoan sozialistek aurkako jarrera hartu dute.

Elkarrekin Podemosek PPren politiken “konplize” izatea leporatu dio EAJri, “ustelkeriaren eta murrizketen aldeko itun baten bitartez”. Sozialisten jarrera ere kritikatu dute, Podemosekin kokatu beharrean EAJrekin akordioak egiteagatik: “EAJrekin argazkia izorratzeak beldur ematen zien”, esan dute.

Euskal gizarteari aurrekontuen inguruko azalpenak ematea eskatu dio koalizio abertzaleak EAJri. Akordioa azaltzeko “arazo larriak” dituztela esan dute.

EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek EAJri “begian behatza sartu nahi diotela” esan dute jeltzaleek eta PSEren jarrera kritikatu dute, “jokoan sartzeagatik”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarra
Software librea erabiltzen duten ikastetxeek beraien esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarrean

Software librea erabiltzen duten Lezo BHI, Irungo Hirubide BHI eta Donostiako Antigua-Luberri BHI ikastetxeek beren esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek eskatuta. Institutuetako ordezkarien aurkezpenen bideoak [+]


Whatsapp-a ez da izango EAEko hezkuntzako oposizioetan akreditazioa lortzeko bide bakarra

Eztabaida eragin zuen 2023ko urriaren 21ko EAEko irakasleen oposizioetara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere eman zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hemendik aurrera... [+]


EAEko Trans Legearen erreforma onartu dute

Osasunean, hezkuntzan eta lan eremuan eragingo du erreformak, eta pertsona ez binarioak eta intersexualak kontuan hartuko ditu.


Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren legea adostu dute EAJ, EH Bildu eta PSEk

EAJ, EH Bildu eta PSE-ren babesarekin atera da aurrera. Erregai fosilen desinbertsiorako plan bat gauzatu beharko du Jaurlaritzak. Helburu nagusia 2050rako EAEn karbono emisioak zerora murriztea da.


2024-02-08 | ARGIA
Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren legeaz:
"Hiru alderdi politiko hauek hazkunde ekonomikoa lehenetsi dute klima larrialdiaren aurrean"

Euskal Herria Bizirik sareak elkarretaratzea egin du Eusko Legebiltzarraren atarian, barruan Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren Legea onartzen zuten bitartean. Sare horren hitzetan, "EAJ-PNV, PSE eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu da, agerian utziz hiru alderdi... [+]


Eguneraketa berriak daude