ZAS! arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka

  • ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sarea sortu dute EAEn arrazakeriaren eta xenofobiaren prebentziorako. Erakunde publikoek, gizarte erakundeek eta norbanakoek osatzen dute;  horientzat guztientzat elkargune bilakatu nahi du sareak, “zurrumurruen aurkako estrategietarako praktika egokiak ezagutu eta aztertzearekin batera, diskriminazioaren eta xenofobiaren aurkako prebentzio eta borroka lana” egin dezaten.  


2016ko maiatzaren 03an - 16:12
Asteartean aurkeztu dute ZAS! Donostiako udaletxeko batzar aretoan. (Arg: ZAS!)

Asteartean aurkeztu dute Donostiako udaletxeko batzar aretoan; tartean izan dira Donostiako alkate Eneko Goia, Eudeleko presidente eta Getxoko alkate Imanol Landa, Gizarte Politikarako sailburuorde Lide Amilibia, CEAR-Euskadi, Sos Arrazakeria eta Caritas-Bizkaia.

Zurrumurruen aurkako ekintzen katalogoa

ZAS! sareko kideek azaldu dute gizarteak erroturik dituela “pertsona immigranteen aurkako aurreiritzi eta zurrumurruak”, eta horiek “elkarbizitza trabatzen eta gaiztotzen” dutela. Iiragarri dute tentuz landuko dutela heziketa prozesuaren diseinua eta ezagutzetarako materialak; besteak beste, zurrumurruen kontrako ekintzen katalogoa garatu nahi dute, interesa duen erakunde eta instituzio ororen eskura jartzeko.

Zurrumurruen Aurkako Sareak badu aurrekaririk, hainbaten artean CEAR-Euskadik martxoan abiaraziriko Ez hadi endreda zurrumurru arrazista eta xenofoboekin kanpaina. Saretzen jardun dute, eta hala jarraituko dutela iragarri dute, interesatuek “ateak irekita” dituztela adieraziz. www.zurrumurrurikez.eus webgunea jarri dute martxan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Guztiontzat Egia, arrazakeriari eta Poliziaren gehiegikeriei aurre egiteko sarea aurkeztu dute

Donostiako Egia auzoan, azken hilabeteetan, bizilagunen artean segurtasunaren inguruko kezka handitu da, eta “beldur eta urduritasunak duen garrantzia aitortu eta sentimendu horiei lekua” egin behar zaiela aldarrikatu dute.


Senegaldarrak Monte Igeldoko giza zoologikoan

Arrazakeria zientifikoa asmatu zenetik, hamaika dira Europan zehar zabaldu ziren uste eta ideia arrazistak XIX. eta XX. mendeetan. Donostia, esklabo portu ohia izanik, ez zen zertan salbuespena izan. 1926an izan zen lehen giza zoologikoa.


Uniformeak eskola guztietan: zer dago Frantziako Gobernuak ezarri nahi duen neurriaren atzean?

Ikastetxe guztietako ikasleek uniformea eraman beharko dute 2026tik aurrera, Frantziako presidenteak iragarri duenez. Hainbat hezitzaileri galdetuta, "aniztasunaren kontrako neurria" dela garbi dute. Identitatea erakusteko eta espresatzeko modu bat da arropa, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude