Aitor Azpeitia eta Gloria Vázquez PSE-EEko zinegotziek eta Raúl Cabello izeneko herritar batek grabatu zuten Josetxo Ibazeta Donostiako Bilduko alkateorde ohiaren bideoa. El Mundo egunkariak astelehenean argitaratu zituen eta gaur Alvaro Reizabal abokatuak jakinarazi du Naiz.info-n plazaratutako artikuluan behin epaiketa amaituta. Ibazeta absolbitu egin du Espainiako Audientzia Nazionalak.
Audientzia Nazionalak absolbitu egin du Ibazeta eta ez zela mehatxurik izan jaso du sententzian. 2012ko uztailean Ibazetak Espainiako futbol selekzioaren garaipena ospatzen ari ziren zaleak "mehatxatu" zituela zioen fiskaltzak. "Epaiaren arabera, zale horiek dira gertakariak eragin zituztenak, eta Azpeitiak xaxatu zuen Ibazeta, modu mespretxugarrian 'gudari' deituta".
Zarauzko PSE-EEko burua beste salaketa batekin lotuta
Naizen argitaratutako artikuluan, bestalde, Reizabalek jakinarazi du Patxi Elola Zarauzko PSEko zinegotzia izan zela herriko bi gazteren kontrako salaketa jarri zuena. Manifestazio batean "Gora ETA" oihukatzea egotzi zieten, eta Konstituzio Auzitegiak absolbitu bazituen ere, bi gazteek urtebete eman zuten espetxean. Aipatu epaitegiak salaketa faltsutzat jo zuen.
Karztelara joan aurretik grabatu zuten bideoan azaldu zuten beren bertsioa bi gazteek.