Zarauzko eta Sopelako sexu erasoen aurrean, autodefentsarako deia

  • Pasa den astean Zarauzko festak zirela 16 urteko neska bat bortxatu zuten eta Sopelan sexu erasoa jasan zuen beste neska batek. 18 urteko gazte bat espetxeratu dute bortxaketagatik.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko uztailaren 03a
(Arg: Zarauzko Sare Feminista)

Zarauzko mugimendu feministak jakinarazi du pasa den astelehenean bortxatu zutela neska. Salaketa jarri ostean 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak, eta epaile aurrean deklaratu ostean espetxera bidali zuen.

Sopelako (Bizkaia) San Pedro jaietan ere erasoa izan dela salatu du Udalak. Hemen 21 urteko gazte bat atxilotu dute, eta epailearen aurretik pasa eta gero libre geratu da.

Zarautzen kontzentrazioa egin dute ehunka lagunek mugimendu feministak deituta, eta autodefentsa feministarako deia luzatu dute: “Gu gara gure gorputzaren jabe, ezin du inork gure partez erabaki”.

 

Kanal hauetan artxibatua: Autodefentsa feminista  |  Zarautz  |  Sopela  |  Sexu abusuak

Autodefentsa feminista kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-28 | Hala Bedi
Hiru ikasleri eraso egin diete eta kalera ateratzeko deia egin dute eragile feministek

GUET talde feministak salatu duenez, hiru ikasleri eraso egin zieten aurreko ostegunean. Elkarretaratzea eta pegada masiboa egingo dute arratsaldean.


2017-09-08 | Nora Barroso
Ekintza bilakatzen diren presentziak

Gaur ere martxoaren 8a da. Duela 6 hilabete, Guatemalan 43 emakumeri bizitza lapurtu zioten. Eta ez, ez zen sua izan, Guatemalako Estatuaren eta botere judizialaren utzikerien ondorioz, hil egin zituzten.


2017-08-23 | Xalba Ramirez
Bigarren bortxaketa bat salatu dute Azkoitiko festetan

Hilaren 19an izandako sexu erasoaz gain, 15ean Azkoitiko jaietan beste bortxaketa bat izan zela salatu du Sostenipe talde feministak.


2017-08-03 | Arabako Alea
Eraso matxisten aurkako seinaleak jarri dituzte Gasteizko sarrera nagusietan

Urte guztian izango dira Udalak paratutako seinaleak.


Txitximore: Gaue eta kalie guriek ditun!
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Aurten ere Azpeitiko jaietan izango da Txitximore, jai parekide eta parte hartzaileez gozatu eta eraso sexistei ezezko borobila emanaz.


2017-07-17 | Ordiziako Udala
Santana jai parekideen alde
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Ordiziako Udalak herriko festen harira egindako ikus-entzunezkoa, erasorik gabeko festa berdinzale, plural eta libre baten alde.


2017-07-14 | ARGIA
Sexu erasoen aurka milaka lagun atera dira kalera Iru˝ean

Manifestazioa Gaztelu plazatik atera zen ostegunean 21:00etan eta bertan parte hartu zuten milaka lagunek gogor salatu zituzten Sanferminetan gertatu diren sexu erasoak.


2017-07-11 | Xalba Ramirez
Eraso sexisten kontrako erantzuna handituz doa sanferminetan

Jaietan ematen diren eraso sexisten kontrako kontzientzia areagotuz doa herriz herri. Sanferminetan izandako azken erasoen larritasunak inoizko kanpainarik handiena ekarri du, eta horren ondorioz eragile sozial ugari eta udala elkarrekin ari dira lanean.


2017-07-07 | Estitxu Eizagirre
Barakaldoko jaietarako eraso matxistei aurre hartzeko lanketa kolektiboa egin dute

Erreminta hauek zorroztu dituzte Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak, eragileek eta udalak: Eraso Sexisten Aurkako Protokoloa, "Jaia, gaua gureak ere badira" kanpaina, jaietako hainbat elementu matxisten lanketa eta Erasoen Aurkako Gunea.


Eraso matxistei autodefentsa feministaz erantzunen diela aldarrikatu du Iru˝eak

Beldurra aldez aldatuko dugu! Heteropatriarkatuari intsumisioa! lelopean Farrukas eragile feministak deituriko manifestazioan jendetza batu da, indarkeria matxista heteropatriakalari aurre egiteko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude