Sexu erasoa Zarauzko 2017ko San Pelaio jaietan gertatu zen. Erasotzaileari sei urteko espetxe zigorra ezarri dio Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Efe agentziak eman du kasuaren berri. Sexu erasoa egitea egotzita, gizon bati sei urteko espetxe zigorra ezarri dio Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, 2017an adin txikiko emakume bat bortxatzeagatik, Zarauzko San Pelaio jaietan.
Fiskaltzal eta akusazio partikularrak bederatzi urteko kartzela zigorra eskatzen zuten gizonarentzat, baina epaitegiak sei urteko espetxealdia agindu du. Espetxeratzeaz gain, zigorrak gizonari debekatu egiten dio biktimarengana hurbiltzea edo harekin komunikatzea zazpi urtean, eta 100.000 euroko kalte ordaina ere ordaindu beharko du.