Zararen edertasun eta ekonomia ereduak salatu dituzte Donostian

  • Joan den ostiralean, Zararen denda erraldoia Donostian ireki zuten egunean, mugimendu feministako hainbat taldek eta Ernai gazte antolakundeak ekintza egin zuten saltoki aurrean, bultzatzen dituen ekonomia eredu esplotatzailea eta edertasun estereotipatua salatzeko.


2014ko maiatzaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Maniki estereotipatuak eta jostun esplotatuak irudikatu zituzten Zara aurrean (Argazkia: Lander Arbelaitz)

Maniki eta jostunak irudikatuz, mezu kritikodun kartel ugari jarri zituzten ikusgai: “Nire hariek izerdia eta odola josten dute”, “Hiru galtza baten prezioan… armarioan geratuko badira ere”, “Ez kontraturik, ez gizarte segurantzarik”, “Emakumeen %6ak anorexia edo bulimia dugu”… eta pankarta nagusian, “Ongi etorri kapitalismo zikinera”.

Josebe Iturrioz Medeak taldeko aktibistak bozgorailutik salatu zuen Zarak Suitzan ordaintzen dituela zergak, 40 orduz lan egiteagatik 800 bat euro kobratzen dutela saltokiko langileek eta arropa hori egiten dutenek baldintza oso larrietan jarduten dutela. “Gainera, sortzen duten emakumeen edertasun eredu estereotipatua ez da erreala”, adierazi du Piztu.info-n (ikusi beheko bideoa). Iturriozen hitzetan, “saldu digute ekonomikoki oso gauza positiboa izango dela, eta gure ustez eredu honek ez dio mesederik egingo ez hemengo ekonomikoari, ez nazioartekoari. Eredu honek Amancio Ortegari baino ez dio mesede egiten”.

Ekintza bideoan jaso du Piztu.info-k:

Zararen eredu ekonomikoaz gehiago, Donostia low cost artikuluan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontsumismoa
2023-11-12 | Bea Salaberri
Iraun ala iraungi

Etxeko garbigailua hautsi eta konponarazten saiatu ginelarik, beste baten erostea hobe genuela erran zigun konpontzaileak. Merkeago genukeela, ez, aise merkeago genukeela berriaren erostea. Lehen batean ez bazen begi bistakoa, argudiatu zitzaigun, baietz, epe ertainean hala... [+]


Chromebookak gutxi irauteko diseinatu ditu Googlek

Hezkuntzan erabilera oso zabala duten Chromebookak gutxi irauteko diseinatuta daudela ondorioztatu du AEBetako Public Interest Research Group erakundeak (PIRG, Interes publikorako ikerketa taldea). Zaharkitze programatua onartezintzat jo dute, eta ikasle bakoitzak gailu bat... [+]


2023-01-29 | Sukar Horia
Xanpaina eta petrolioa

Abendua igaro zaigu, urtarrilean sartu gara eta, beraz, ipar hemisferioan negua hasi zenetik aste batzuk igaro dira dagoeneko, tenperatura epel bezain kezkagarriekin. Gure arbasoek, neguko solstizioan, eguna eta gauaren txandakatzea gurtzen zuten, baita urtearen zikloa edo... [+]


Jon Etxebarria 'Txontxe'
"Ospa ditzakegu Eguberriak erlijioan eta kontsumismoan murgildu gabe"

Eguberriak ospatzeko beste modu bat bilatu guran, euskal herritarrek antzina zuten ohituretako bat berreskuratu du Jon Etxebarria Txontxe gorliztarrak. Dioenez, neguko solstizioan, "neguburuan", enborrak erretzen zituzten Eguzkiari indarra emateko, eta kiskalitako zur... [+]


2022-12-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Afektuen ekologia

Eraikin bat gorputz bat bezala irudikatzea datsegit. Instalakuntza-hoditeriak zainak bailiran, zutabeak eta habeak hezurdura gisa, fatxada, azal-zuntza bat. Eta eraikinaren arima eta bizi-taupadak pertsonek eragiten dute, espazioa erabiltzen eta zaintzen duten... [+]


Eguneraketa berriak daude