Zarako langileek protestak abiatu dituzte Gipuzkoan lan baldintza prekarioak salatzeko

  • "Zarako langileok borrokan!" oihuek hartu dute Donostiako San Martin plaza asteazken goizean. ELA sindikatuak deituta, protesta abiatu dute lan baldintza prekarioen aurka bertako langile ugarik. Inditex enpresak ez dituela lan baldintzak hobetu nahi salatu dute. Jabea Amancio Ortega da, munduko seigarren pertsonarik aberatsena Forbes zerrendaren arabera.

Lander Arbelaitz @larbelaitz
2018ko martxoaren 07a
Zarako langileek protestak abiatu dituzte Gipuzkoan lan baldintza hobeak eskatuz. (Lander Arbelaitz)

"Enpresari hobekuntzak eskatu genizkien ondorengo sektoreetan: oporrak, lanaldia, ordutegia, larunbat libreak, norbere gauzetarako eguna eta antzinatasuna. Eskakizun horiei guztiei ezezko borobila eman zien enpresak. ELAtik argi daukagu eginiko proposamenak Zara bezalako enpresa handi eta boteretsu bati ez diotela apenas esfortzurik eskatzen, eta ez dugu ulertzen egoeraren aurrean enpresa izaten ari den jarrera", salatu dute sindikatutik.

300 langile ditu Zarak Gipuzkoan, gehienak emakumeak eta gehienak 15 eta 25 ordu bitarteko aldi baterako lanaldiekin ari dira. "Langile askok eta askok arazoak dituzte euren eguneroko gastuei aurre egiteko, kontziliazio erreal bat izateko eta euren oporrak antolatzeko, besteak beste".

ELAko Maddi Azpiazuk azaldu dizkigu protestaren nondik norakoak.

Tentsioa protestari bizkarra ematera atera diren langileekin

Ezohiko irudia eman dute Zarako langileen protestari bizkarra ematera atera direnek. Hamar bat izan dira protestaren atzean geratu direnak beren desadostasuna erakutsiz. "Lotsagabeak, emazue buelta" oihu egin diete protestariek. "Hor ikusten dira klaseak", gisako komentarioak ere egin dituzte. Protestari bizkar eman dioten langileek besteek baino gehiago kobratzen dute. "Pasatzen ari zarete, zuek baino egoera okerragoan daudenak babestu behar zenituzkete", bota die langile batek aurpegira.

Inditexeko langileek egin izan dituzte protestak beste herrialdeetan

Ez da ohikoa, baina ezta lehen aldia ere Zarako langileek protesta egiten dutena lan baldintzak hobetzeko eskatuz. Turkiako langileek beren lan baldintza gogorrak salatuz mezuak josi izan dituzte Zara eta Mango dendetarako eginiko jantzietan. Multinazionalak New Yorken duen dendako langileek "Change Zara" protestak egin zituzten 2015ean eta lanaldi hobeak lortu zituzten. Inditexek soldatak hobetu eta lanaldi osoak eskaini behar izan zituen.

New Yorken Zarako langileek eginiko protesta.

Hemen protestekin hasi ziren garaiko bideo bat, hobekuntzak irabazi baino hainbat hilabete lehenago. Sinadura kanpaina bat ere abiatu zuten beren kasua azaleratzeko.

Pontevedran (Galizia) Inditexena den Bershka dendako langileek bederatzi eguneko greba egin zuten eta enpresak beren eskariak bete zituen. Galiziako denda guztietan soldatak igo zituen Inditexek "Bershka efektua" gisa ezagun egin zen jokaldian. Sindikatuek pozik adierazi zuten protestak bere denda guztietara zabaltzeko beldur dela multinazionala. "Eskubideak borroka eginez lortzen dira" izenburuko bideo hau ere egin zuten lan borrokaren ondorioak sozializatu asmoz.

Kanal hauetan artxibatua: Langile borroka  |  Prekarietatea  |  ELA  |  Donostia  |  Zara borrokan

Langile borroka kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-20 | LAB sindikatua
Soldata arrakalarekin amaitzeko borondaterik ez dagoela ondorioztatu dugu

LABek ikerketa bat egin du Hego Euskal Herriko administrazio eta enpresa pribatuetako gizon eta emakumeen arteko soldata-arrakalari buruz. Ia 300 lantokiri egindako galdetegiaren erantzunekin, txosten bat osatu du sindikatuak, eta gaur aurkeztu diegu komunikabideei. Honez gain, soldata-arrakalari aurre egiteko neurriak aurkeztu dituzte LABeko Batzorde Exekutiboko kide Arantxa Vazquezek eta Idazkaritza Feministako idazkari Eli Etxeberriak. 


2018-06-20 | ELA sindikatua
EAEko gizarte-ekimeneko ikastetxeetan sei greba egun gehiago deitu dituzte sindikatuek

"Bi greba-egunei egindako jarraipen zabala ikusita, eta gizarte-ekimeneko ikastetxeetako patronalak bertan geldirik daudenez, ez digute beste biderik utzi grebak eta mobilizazioak areagotzea baino", adierazi du ELA sindikatuak.


Gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala gainditzeko proposamenak egin dituzte ELAk eta LABek

ELA sindikatuak uste du posible dela norabide egokia hartzea eta horretarako beharrezkoa dena, borondatea dela. LABek gaineratu du beste eredu berri baten beharra dagoela, pertsonen beharrei erantzuten duen sistema bat eta ez irabaziak maximizatzeko sistema bat.


2018-06-19 | Hala Bedi
Gasteizko SuperCor supermerkatuan eta inguruan ekimena egin du LAB-ek

SuperCor Express izeneko denda zabaldu zuten duela hiru aste Zulaika kirol-denda zegoen lokalean.


2018-06-19 | Euskal Irratiak
Igandeko lanari ezetz erran diote LAB sindikatuko kideek Hazparnen

"Igandeak pausa egunak dira, eta igandetan komertzio handiek itxirik behar dute izan". Lelo honekin, LAB sindikatuko 50 kide inguru elkarretaratu dira ekainaren 17 honetan Hazparneko Intermarché saltokiaren aitzinean.


2018-06-18
Aguraingo WECeko langileek hitzarmena sinatu dute, hamar eguneko grebaren ostean

Hamar egun jarraian greba egin ostean, Aguraingo WECeko langileek hitzarmena sinatzea lortu dute, lan-baldintza duinagoak izateko. Ostiraleko batzarrean erabateko babesa jaso zuen lortutako akordioak.


2018-06-15 | Nahia Ibarzabal
Hazparnen bukatuko da kontsumo ereduaz eztabaidatzea xede duen Bizi egunak dinamika

Bilbo, Iruñea, Donostia eta Gasteiztik igaro ondoren, Hazparnen emango zaio amaiera LAB sindikatuak antolatutako dinamikari.


2018-06-14 | ARGIA
SAT sindikatuko buru Oscar Reina atxilotua, sare sozialetan espainiar erregea "iraintzeagatik"

Oscar Reina Sindicato Andaluz de Trabajadores-eko (SAT) idazkari nagusia atxilotu egin zuen asteazken arratsaldean Guardia Zibilak Gilena herrian, Sevillako 4. Instrukzio epaitegiaren aginduz, “Koroaren kontrako gorroto irainak” egotzita.


2018-06-12 | ESK sindikatua
Osakidetzako EPEa salatu dutenen komunikatua

Azken aste honetan hainbat kolektibok zalantzan jarri dute Osakidetzako EPE. Informatu genuen bezala, ESK-k espezialitate bateko emaitza posibleak notarioaren aurrean jarri zituen. Informazio hori eman zigun pertsonak, jasaten ari den presio dela eta, eskatu digu honako oharra hedatzen laguntzeko. Hau al da Darpon jaunak Eusko Legebiltzarrean zionean eskuak ez ziola dar-dar egingo?


2018-06-07 | Nahia Ibarzabal
Lau azterketa eten ditu Osakidetzak

Susmopean dauden espezialitateetako lau azterketak bertan behera geldituko direla jakinarazi du Osakidetzak. Gainerako espezialitateetako probak egiten jarraituko dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude