"Zarak Asian ekoizten duenaren %100a umeen eskulana da"

  • “Pakistanen ume bat erostea oso merkea da eta behin hori eginda, nahi duzuna egin dezakezu harekin. Horregatik beti diot Zara, Mango, Ikea edo H&M bezalako enpresetan ez erosteko, ematen diezun diruarekin, haiek 5 esklabo gehiago erosten dituztelako”.


2015eko maiatzaren 11n - 10:03
Umeen esklabotzaren aurka borrokan dihardu Ehsan Ullah Khan pakistandarrak.

“Zapalduengandik etekina ateratzen duen sare honen konplize dira gobernu eta multinazionalak. Hau arazo politiko, sozial, ekonomiko eta militar handia da”. Ehsan Ullah Khan pakistandarraren hitzak dira, eldiario.es-ek jasoak.

Lan Behartuen Askapenerako Frontea sortzeagatik preso bukatu zuen Khanek eta Suedian erbesteratua bizi da egun. Han Global March mugimendua jarri du martxan, hezkuntza politiken bidez umeen esplotazioari aurre egiteko. Pakistango bost enpresa ixtea eta ehunka ume askatzea lortu du mugimenduak.

Inditex jomugan

“Zarak Asian ekoizten duenaren %100a umeen eskulana da”, esan du pakistandarrak. Inditex enpresaren aurkako bere borrokan, Pablo Isla multinazionalaren presidenteari galdera luzatu zion iaz: 2014an %5eko irabaziak izan arren, milaka ume Asiako fabrika azpikontratatuetan josten mantentzen dituztela-eta, ea zergatik ez dituen enpresak Espainiara eramaten, langabezia handia baitu Espainiak berak. “Espainiarrak lan egin nahi ez duten alfer batzuk direla erantzun zidan”.

Pakistan, Kanbodia edo Bangladesheko fabrika batean ari den haurrak batez beste 10 eta 16 ordu ematen ditu lanean egunero eta soldata ez da eguneko 2 euro baino altuagoa. Arropa, alfonbra, futbol edo material medikuaren alorretako industriak umeen eskulanean oinarritzen dira sarri, eta askotan ume hauek mafiei edo enpresei saltzen dizkiete gurasoek beraiek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esklabotza
Markus Rediker
"Esklabotzaren indarkeria funtsezkoa izan zen kapitalismoaren gorakadan"

Marcus Rediker historialari estatubatuarrak kapitalismoaren aurkako erresistentzien hasiera arakatu du, marinelen eta pirateriaren historiara iritsi arte.


Espoliazio frankista
Ibex35 eta euskal oligarkiaren zimenduak

Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]


Miarritzeko 'La Negresse' auzoaren izen arrazistak horrela jarraituko du, Paueko Auzitegiak erabakita

Epaileek zuten azken hitza eta hala eman dute: La Negresse auzoak hala izaten jarraituko du Paueko Administrazio Auzitegiaren ebazpenaren ondoren, Miarritzeko Herriko Etxearen iritziarekin bat eginda. Izena aldatzeko auzibidea Mémoires et Partages (Oroimenak eta... [+]


2023-12-07 | Hala Bedi
Azukre Beltza, Julian de Zulueta esklabista arabarraz Irati Antiaren erakusketa Gasteizen

Julian de Zulueta esklabista arabarraren inguruko erakusketa ikusgai dago LABE espazioan.


Azukre Beltza erakusketa
Kubako esklabista arabarraren historia ikusgai Gasteizen

Julián de Zulueta y Amondo esklabista arabarra eta bere negozioak ardatz hartuta Azukre Beltza erakusketa “murgiltzailea” sortu du Irati Antía Zuaznabar gasteiztarrak, eta asteazkenean inauguratuko du hiriburuko LABE espazioan. Zulueta XIX. mendeko... [+]


Eguneraketa berriak daude