Zaragozan Falangeko kide bat hiltzeagatik espetxeratutakoak, autodefentsa izan zela adierazi du

  • “Espainiako banderaren koloreko tiranteak eramateagatik” Zaragozako Victor Láinez militante neofaxista hil izana egotzi diote Rodrigo Lanzari. Honek ordea ukatu egin du bertsio ofiziala eta autodefentsa izan zela adierazi du.

Andoni Mikelarena @andonimik
2017ko abenduaren 15a
Ezkerrean Victor Laínez, lagun faxistekin.

Behin behinean espetxera bidali du Rodrigo Lanza Zaragozako instrukzio epaileak. Ciutat Morta dokumentaleko protagonista delako da ezaguna Lanza. 2006an Bartzelonan etxe okupa baten desalojoan udaltzain bat tetraplejiko uztea egotzita kondenatu zuten. Dokumentalean Poliziaren bertsio ofiziala gezurtatu eta ustelkeria poliziala azaleratu zuten.

Auzi horri loturiko zigorra bete ostean, Zaragozan bizi da Lanza. Espainiako banderaren koloreko tiranteak zeramatzan pertsona bat hiltzea egotzita espetxera bidali dute orain. Victor Lainez eskuin muturreko militantea hiltzegatik hain zuzen. Lanzaren familiak ordea gezurtatu egin du bertsio hori.

Abenduaren 7an “Tocadiscos” tabernan borroka bat izan zen. Borroka horretan izandako burezurreko haustura baten ondorioz hiru egunetara hil zen Laínez. Baina zergatik gertatu zen borroka hura? Lanzaren familiak, hildakoaren familiari doluminak adieraztearekin batera bere bertsioa azaldu du komunikatu batean.

Familiaren esanetan, Lanza lagun batzuekin elkartu eta tabernara joan zen trago bat hartzera. Tabernara sartu orduko, Lainezek hurbiltzeko keinua egin zion Lanzari. “Jaka beltz bat zeraman jantzita Lainezek eta beraz ezin ziren inondik inora tirante horiek antzeman”, dio familiak oharrean.

Eskuin muturreko kideak Lanzari galdetu zion ea nongoa zen eta honek txiletarra zela erantzun zion. Orduan “sudaka nazkagarria, joan zaitez zure herrira” esan zion Laínezek. Lagunengana itzuli zen Lanza eta Laínez, beste lagun batzuei deika ari zela sumatu zuten eta tabernatik alde egitea erabaki zuten.    

Kanpora zihoazela, Lainezek labana bat atera eta Lanzarengana zuzendu zen atzetik, honek buelta eman eta ostiko bat eman zion. Orduan hasi zen borrokaldia. Lanzaren familiak autodefentsa ekintza bat izan zela gogorarazi du eta  epaiketan “defentsa justua” izateko aukera aldarrikatu du.

Kanal hauetan artxibatua: Antifaxismoa  |  Aragoi  |  Faxismoa

Antifaxismoa kanaletik interesatuko zaizu...
Bide bazterretik plazara

Herriko faxistak ziren, guardia zibilak ziren, falangistak ziren, katolikoak ziren, Birjinaren Eguna zen eta ondoren otoiz egitera joan ziren. Gora jainko maitea!”. Fermin Balentziaren hitzak dira, Maravillas kanta aurkezteko.


2018-02-13 | Uriola.eus
Faxismoaren aurkako kalejira antolatu dute, Athletic eta Spartak Moscvaren arteko partidua dela eta

Athletic Clubaren eta Spartak Moscvaren arteko kanporaketa dela eta, Herri Norte Taldea, EH Donbass eta Sare Antifaxista taldeak faxismoaren aurkako ekimenak antolatu dituzte. 


2017-12-24 | Andoni Mikelarena
Zapaldua zapaltzailearekin parekatzeko saiakera

2013ko urriaren 12an, ustez, neonazi batzuei eraso egitea egotzita auzipetu zituzten Kataluniako sei antifaxista. Azaroaren 29an amaitu zen epaiketa eta auzitegiak erabakiko duenaren zain daude. Gorroto delituen Fiskaltzak hamabosna urteko kartzela zigorra eskatu du bost akusaturentzat eta lau urte eta erdikoa seigarrenarentzat. Zapaldua eta zapaltzailea maila berean jarri nahi izan dituztela salatu dute auzipetuek. Egoeraren berri emateko Euskal Herrian izan dira eta ARGIAk haiekin hitz... [+]


2017-12-05 | Miren Osa Galdona
Ehunka herritarrek Bartzelonako CUPen egoitza defendatu dute faxisten elkarretaratzearen aurrean

Por España Me Atrevo eskuin muturreko taldeak CUPen Bartzelonako egoitzaren aurrean larunbatean elkartzeko deia egin zuen. Faxismoa aldarrikatzeko manifestazioa izango zela argudiatuta, CUPeko ordezkariek elkarretaratzea bertan behera uzteko eskatu zieten Hauteskunde Batzordeari.


2017-11-21 | Andoni Mikelarena
Katalunian epaitzen ari diren sei antifaxistaren egoeraren berri emango dute Euskal Herrian

Ostegunetik igandera Euskal Herrian zehar ibiliko dira Kataluniako hiru antifaxista, euren egoeraren berri emateko. Kasuaren inguruko dokumentala ere aurkeztuko dute.


2017-10-12 | Axier Lopez
"Ultraeskuindarrek jendeari eraso egiten diote inor atxilotua izateko beldurrik gabe, inpunitate osoa dutela jakitun direlako"

Urriaren 9ko Valentziako manifestazioan faxisten eraso bati aurre egin zion 18 urteko valentziarra elkarrizketatu du ARA egunkariak. Ikasleen Fronte Bateratuko militante hau bilakatu da faxisten aurkako erresistentziaren ikur. Faxistak bi gazte jipoitzen ari zirela, sei bat ultraeskuindarri aurre egin zien. Kolpeak jaso zituen, baina onik da. Vicente Danvila du izena eta ingeniaritza elektronikoa ikasten du Valentzian.


Faxismoaren beldur barik

No tinc por atera zitzaion eztarritik Bartzelonan herritar bati. Deiadarra sentimendu askoren katalizatzaile izateaz gain, bizi dugun garai nahasien isla ere bada.


"Zerbait kondenatzeko eskatzen dizun jendeak ez du nahi ezer kondena dezazun"

“Jende askok mozorroa kendu du egunotan, benetan den bezalakoa agertu da”. Islamofobiaz, horri aurre egiteko komunitate musulmanak harturiko estrategia okerraz, batasunaren hipokresiaz… Aho-bilorik gabe mintzatu zaio EsRacismori Fátima Aatar, argazkian Bartzelonako kontzentrazio faxista batetan nazi bati aurre egiten ageri den musulmana. Hona pasarte interesgarrienak euskaratuta:


2017-08-22 | Xalba Ramirez
Azken eraso faxisten kontra kontzentrazioa egin dute Bilbon

Joan den asteburuan Artxandako (Bilbo) gudari eta milizianoen monumentuari egindako erasoa salatu dute Sare Antifaxistak deitutako kontzentrazioan.


Eguneraketa berriak daude