Eguerdiko 13:00etan emango dio hasiera, proiektu solidarioak, 2018ko sagardotegi garaiari. Aurretik, trikitilariak eta Kalez Kale Kantariko kideak ibiliko dira herriko kaleetan, eta kirikoketa erakustaldia egingo dute Plazan. Irekieraren ondoren, bazkaria egingo dute Goiko Lastolan.
Larunbat honetan hasiko da, Hernaniko txotx denboraldia. Eta urtero bezala, ekitaldi batekin egingo dute irekiera, Plazan. Eguerdiko 13:00etan izango da, eta eguneko protagonista, omenduko dutena, Zaporeak proiektua izango da. Intxaurrondoko Gastronomia Elkartearen proiektu solidarioko kideek irekiko dute, 2017ko uztako sagardoaren aurreneko kupela, eta segidan, herritar guztiek izango dute dastatzeko aukera, bertan.
Txotx Mahaiak proposatuta aukeratu dute Zaporeak, irekiera ekitaldirako: «proiektuak, Wukron egin zituen aurreneko urratsak, eta Hernanik bezala, aspaldiko harremana dauka Etiopiako herri horrekin. Izan ere, 2011n hasi ziren lanean, Etiopia-Utopia fundazioarekin batera, Wukron elikadura eta sukaldaritzarekin lotutako ekimen batekin», azaldu dute.
Ordutik, bere bidea egiten ari da Zaporeak: Wukron Gastronomia eta Sukaldaritza Eskola bat irekitzeko lanean ari da; eta Greziako Chios irlan, egoera larrian zeuden errefuxiatuei eta haiei laguntzera joandako boluntarioei elikadura bermatzen aritu da: «azken batean, beharrean dauden herri eta kolektiboekiko elkartasuna eta gastronomia uztartzea da proiektuaren xedea».
Irekiera ekitaldiaren aurretik, trikitilariak ibiliko dira herriko kaleetan barrena, eta baita Kalez Kale Kantariko kideak ere. Plazan, berriz, kirikoketa erakustaldia egingo dute, Baztanen sagardoa nola egiten duten azaltzeko ikuskizuna.
Eta irekieraren ondoren, bazkaria egingo dute. Aurten, Goiko Lastola sagardotegian izango da, 14:30etan.
Ekintza gehiago ere aurreratu dituzte, txotx denboraldi honetarako. Otsailaren 24an izango da Sagar Lasterra lasterketa, eta asteburuetan, zabalik egongo da turismo informazio puntua, plan ugarirekin. Sagar Martxa, aldiz, urria aldera egitea aurreikusi dute.
11:45-12:30: Trikitilariak, herriko kaleetan barrena.
11:30-13:00: Kirikoketa. Baztanen sagardoa egiteko modua azaltzen duen ikuskizuna: dolarea, prentsa, dantza...
12:00: Kalez Kale Kantari. Plaza Berritik abiatu, eta kalejiran Plazaraino.
13:00: Txalapartariak.
13:00: Txotx irekiera ekitaldia. Omenduak: Zaporeak proiektuko lan taldea.
14:30: Bazkaria, Goiko Lastola sagardotegian.
XII. Sagar Lasterra herri krosa.
VIII. Sagar Martxa, egun erdiko txangoa. Azken urteotan apirilean izan bada ere, data aldatu eta urria aldera egitea aurreikusi dute. Sagardotegietatik igarotzen den ibilbidea da, eta orduan ariko dira sagardoa egiten, sagar
usaina sagardotegi inguruetan...
Turismo informazio puntua zabalik egongo da, Biteri aurrean. Larunbatetan eta Ostiral Santu egunean, 10:15etatik 14:15etara eta 16:30etatik 19:00etara; eta igandeetan, 11:00etatik 15:00etara.
- Bisita gidatuak hirigune historikoan.
- Tren berdean ibilbideak.
- Pakete turistikoak: bisita gidatua hirigune historikoan+erremontista egun batez+erremonte partiduak (Galarreta frontoian); edo bisita gidatua hirigune historikoan+erremonte partiduak.
Albiste hau Urumeako Kronikak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Bere burua progresista gisa saltzen duen Macronen Gobernuak Frantziara bizimodu hobe baten bila doazen pertsonen aurkako legea gogortu nahi du. Migratzaileen atxilotze epeak luzatu eta asilo eskaerak aztertzeko tarteak murriztu nahi ditu, besteak beste. Europan, ezker eskuin, orokortzen ari den gaitza. Horretarako sortu zituzten atxikitze zentroak.
Asilo eta immigrazioari buruzko lege proiektua aztertzen hasi zen Frantziako Legebiltzarrean iragan asteartean. Egun berean, Hendaian, Bizi! mugimenduak deitua, lege horren eta Erretentzio Zentroaren aurkako ekintza arrakastatsua burutu zuen herritar talde batek.
70 boluntario inguru bildu zen Hendaiako Erretentzio Zentroaren inguruan astearte goizean. Euren helburua etorkinen tokia hartzea izan zen. Poliziek, ordea, urrun atxiki zituzten herritarrak, eta ezin izan zuten zentroan sartu.
Bizi! mugimenduak iragarri bezala, apirilaren 3an 9:00etan, Hendaiako erretentzio administratiboaren zentroaren aitzinera iristen saiatu dira 50 herritar. Migratzaileentzat diren tokiak hartzea helburua zuten, baina Poliziak bidea itxi die. Bizi! mugimenduko hainbat kide eta herritarrekin batera José Bové eurodiputatua izan da.
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Mugak Zabalduz karabana aurkeztu berri du. Apirilaren 28an, 29an eta 30ean Euskal Herria zeharkatuko dute indarrean dauden migrazio politikak salatzeko.
Mugak Zabalduz iniziatibako lantaldea apirilaren amaieran herriz herri ibiliko da Karabana EH egitasmoarekin migranteen eta errefuxiatuen egoera zein den erakusteko. Horrez gain, hurbileko praktika politiko eta ekonomikoak salatuko ditu.
Martxoaren 24an, Bizi mugimenduak deiturik, ehun bat lagunek ekintza sinbolikoa egin dute Biarrizko Europa biribilgunean. Europa kartzela dela salatu eta etorkinen erretentzioen iraupena 90etik 135 egunera luzatzen duen Frantziako Barne ministroaren lege proiektua bertan behera uztea eskatu dute.
Bizi!k antolatzen du picketing elkarretaratze bat larunbat honetan, martxoaren 24an, 11:00etan (*) Europako biribilgunean, Geriza-Immigrazioa lege proiektuaren kentzearen galdatzeko eta Europa-Kartzela salatzeko. Ekintza hori iraganen da hitza hartuko duen Cédric Herrou-ren presentziarekin.
“Gerra hemen hasten da” izenpean dokumentala egiten hasi berri dira Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma eta Gasteizkoak kolektiboa.
Ehunka lagun atera dira kalera Hego Euskal Herriko hiriburuetan errefuxiatuen eskubideak defendatzera. Hirugarren urtez jarraian, “Europar Batasunaren politika ankerrak” salatu dituzte eta urteotan egoerak okerrera egin duela nabarmendu dute antolatzaileek.