Zamorako Konkordatu Kartzelaren 50. urteurrena

  • Euskadin ere historikoa izan zen 1968 urtea. Asko indartu zen Diktaduraren aurkako erresistentzia azken hamarkadan: langile mobimentu adoretsua, lan-greba iraunkorrak, errepresio ankerra.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 20an - 09:51

Euskal apaizgoak ez zuen okasioa galdu, ekintza franko burutuaz, hots, Gotzaindegian itxialdiak, gose-greba... Berriro, euskal apaizgoak Francoren  haserrea bereganatu zuen.  

1960ko maiatzean 339 abadeek ageri deigarri bat plazaratu zuten, sistemaren askatasun gabezia eta torturak salatuaz. Sotana beltzez jantzi ziren Bilboko kaleak 1967an Bandasko grebaren  alde. Oro har zabaldu ziren protestak. Donostiako Aberri Eguna eta Maiatzako 1go apartak atxiloketa ugari eragin zituen, hainbat abade tartean. Etxebarrietaren omenezko meza-kanpainak arrakasta bikaina izan zuen herri denetan. Eibarkoan, abade bi detenitu, zigortu eta espetxeratu zituen Konkordatuaz ahastuta. Bestalde, Dueñasko monasterioan Konkordatuaren arauaz apartaturik zeukaten  abadeari zetozkion bisita mordoak konponbide honetatik atzera egitera behartu zuen Gobernua, beste irtenbide baten bilia. Non sartu hainbeste abade gatazkatsuok!

Uztailaren 22an ireki zuen, Konkordatu Kartzela Zamoran abadeentzako, kasu bakarra munduan. Preso politiko zibilengandik apartatzea zen helburua eta ankerkeri berdin edo gogorragoaz zigortzea. Ez zuen axolarik Konkordatua bihurritzeko.  Berriro makurtu zen Eliza Diktadorearen aurrean. Urte berean 14 atxilotu zituzten, 53 hiru urtetan. 

Hainbeste gorrotatzen zuen Konkordatuaren preso diskriminatuak izan ziren, ¨rojos separatistas¨ deituriko abadeek, Diktadura eta Elizaren arteko biktimak. Konstituzioagatik apur bat aldatu arren, ´Nacional Catolicismoaren´ Konkordatua bera dirau gaur oraindik, Francok 1951an sinatu zuena, naziar Alemaniak eta Italia faxistak sinatutakoen arabera. Pribilegioen trukean Elizaren morrontza lortu zuen, Obispoak eta Hierarkia hautatzeko almena eskuratuz. 

Abade presoek hasieratik borrokatu zuen egoera hau, preso politiko zibilen kartzeletara pasatzea exijituz. Bat sekularizatu ere egin zen arrazoi horregatik. Ez da harritzekoa protestaz kartzelari su ematea azken 6 presoek. 1972az gero ez zuen berririk sartu,  1975an irten ziren arte. Konkordatu Kartzela egun hondatuta dago, baina Konkordatuak zutik dirau,  naiz eta Estatu laikoaren kontraesanekoa izan. 

Ez zen pribilegiozko kartzela, garaiko okerrenetakoa baizik. Apartheid gorrotagarriatik ba zen ere, garaiko preso politikoen taldea osatzeko ondra izan genuen Zamorako abadeek. Euskal Gobernuak, ordea,  ez du talde hau errekonozitu. Bakea eta Elkarbizitzako Dekretuek isilik dute Diktaduraren errepresio atal nagusi hau. Harrigarria!

Tortura-etxeak ziren  kuarteletan hasten ziren atxiloketak. Abadeek era jasan zuten, “Abadeek ere Torturatuak” liburuan azaltzen den lez. Hogeion zerrenda erraz bikoiztu edo hirukoiztu daiteke. Epai-mahiek ere ez ziren xamurragoak izan. Zamorako 53 abade presoetatik, 21ek Epai Sumarisimoak jasan zituzten, Burgosko Epaia adibidez; 21ek Orden Publikoarenak. Gose-greba 10 eta 12 urteekin zigortu zen; horri klandestino bat 10 urteekin; etakide izatea 50 urteekin. Edozein izan motiboa, ´rebelion militar¨ leporatzen ziguten, gaur egun espainiar Justiziak katalandar independentistei bezala, edo ´terrorismoa´ Altsasuko gazteei. 

Frankismoaren krimenak babestu dituen inpunitateaz haserre, beste ehunka biktimekin batera, Goldatu Taldearen laguntzaz, hogei abade errepresaliatuek Argentinar Kereila sinatu dute, Maria Servini de Cubria Epaileak Francoren krimenen aurka  Buenos Airesko Epaitegi Nagusian jarria.   Transitzioa iruzurra izan da; aldaketarik nahi ez zuen bipartidismoa iraunarazi eta Erregimenaren krimenak zuritzeko erabili da.

Zutik diraute frankismotik datozkigun hiru zutabeak, Konkordatua, Monarkia eta Amnistia Legea, hirurak Konstituzioaren aurretikoak, baina sable artean sorturiko Legediari ondo atxikituak. Sozialista Gobernu berriak eremu guzietan, elkarrizketa eta proposamen liluragarriak darabilzki hitzetik hortzera, naiz eta une berean ezin direla aldatubaieztatu. Antza, legaltasun konstituzionalaren, hau da,  espainiar batasunaren sostengutzat dauzkate haiek, koloniak galduz gero Espainiak duen xede nagusia. Baina, ze elkarrizketa itxaron daiteke  kataluniar Parlamenturako demokratikoki hautaturiko Kontseilerrak espetxeratu eta funtzioetatik suspenditu dituenen aldetik?  Trantsizioaren lekuko garenok, ezin ditugu toleratu bipartidismo konponduak 40 urtetan jasan erazi  dizkigun ustelkeri orokorra, amaigabeko inboluzioa eta Exekutiboak interbenituriko justizi errepresiboa. Nahikoa da!

 

Albiste hau uriola.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 

 


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude