argia.eus
INPRIMATU
Zaldunbordako makro-proiektua baimentzen zuen dekretua bertan behera utzi du Hondarribiko Udalak
  • Zaldunbordako makro-saltokia aurrera eramateko dekretua bertan behera utzi du Hondarribiko Udalak. Ostegun honetan gaiari buruz jardungo dute udaleko osoko bilkuran.

ARGIA @argia 2019ko abenduaren 17a

Polemikoa izan zen Zaldunbordako outlet makro-saltokiaren proiektua hasieratik. EAEko legebiltzarrak mota horretako saltoki berriak irekitzea debekatzen zuen legea onartu baino egun bat lehenago eman zion baiezkoa Hondarribiko Udalak dekretu bidez eta geroztik kritikak jaso ditu Gipuzkoako kostaldeko herrian, bai udaleko oposizioko alderdien aldetik, bai merkatarien aldetik, baita saltokiaren kontra antolatu den plataformatik ere.

Euskal Irratiek informatu dutenez, Hondarribiko Udalak atzera egin du: dekretua bertan behera utzi du, proiektua gauzatu behar zuen enpresak ez zituelako baldintza batzuk betetzen. Ostegun honetan emango dituzte argibide gehiago, udaleko osoko bilkuran.