Zaldi haragiaren krisitik hiru urte: zer ikasi dugu geroztik?

  • Duela hiru urte jazo zen zaldikiaren eskandaluak hautsak harrotu zituen elikaduraren industrian. Hainbat enpresak behikia zelakoan zaldi haragia erabili zuten beren produktuak egiteko. Irlandako ABP Food izan zen zaldikiaren auziak kolpatutako lehena, eta ondoren hainbat enpresak hartu zioten lekukoa, tartean Nafarroa Behereko Lur Berri kooperatibako Spangherok.


2016ko urtarrilaren 07an - 12:35
Nafarroa Behereko Spanghero izan zen zaldikiaren eskandaluak kalteturiko enpresetako bat.

Egoera hartan, Erresuma Batuko gobernuak zaldi haragia elikagaietara nola iritsi zen aztertzeko ikerketa independente bat abiatu zuen. Ikerketa haren buru Chris Elliot izan zen, elikagaien segurtasunaren inguruko aditua. Berriki The Guardianeko Tom Levittekin solastu da Elliot, eta zaldikiaren krisiaz geroztik elikadura enpresek hainbat lezio ikasi dituztela azaldu du. Hemen nabarmendu dituen hiru gako:

Enpresek jada badakite elikadura krimena arrisku handia dela

Zaldi haragiaren aurretik, sare kriminalek elikadura kate osoan zuten eragina, baina haien jardunari ez zitzaion erreparatzen. Gaur egun, aitzitik, enpresak kontu handiz dabiltza horrelako praktikak eman ez daitezen. “Enpresek orain esfortzu askoz ere handiagoa egiten dute beren hornidura kateak ezagutu eta kontrolatzeko. Badakite materialak nondik lortzen dituzten, bai eta iruzurrek zer ondorio dakartzaten”, azaldu du Elliotek.

Europar Batasuneko autoritateek elikadura iruzurrak serioski hartu dituzte

Ellioten arabera, eskandalua aireratu zenean ez zegoen garbi nork zeukan ikerketak egiteko ardura. “Bizpahiru hilabete igaro ziren ardurak esleitu ziren arte, eta denbora hori igarota oso zaila da errudunak harrapatzea”. Orain elikadura iruzurren gaineko ardura Elikadura Krimenaren Unitatearena da. Hark elkarlanean dihardu Europolekin eta jakien segurtasunaren inguruko autoritateak biltzen dituen Elikadura Iruzurraren Sarearekin.

Negozio txikien kasuan arriskua ez da jaitsi

Supermerkatu handiek baliabideak dituzte beren hornidura kateak behar bezala ikertu eta ezagutzeko. Alabaina, negozio txikiek ez dute hainbesteko baliabiderik, eta Ellioten arabera, horrek iruzur arriskua handiagoa izatea dakar. Elliotek dio irtenbide posible bat izango litzatekeela enpresa handiek laguntza eskaintzea txikiagoak direnei.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura
2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


Porrotak, ikasketak, baso jangarriak

Bidaia hau hasi nuenean, ikuspuntu erromantikoz imajinatzen nituen baso jangarriak: zuhaitz artean ibili, fruitu goxoak dastatu, loreak usaindu... baina baso jangarriek badituzte arantza ugari ere, porrotak, erratak... Gaur, ikasketa politak eskaini dizkidaten porrot horietako... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


2024-04-03 | Estitxu Eizagirre
Juanma Intxaurrandieta, ekonomia irakasle eta INTIAko kudeatzaile ohia
"Merkatu globalean elikagaien prezioa oso hauskorra da, zuzenean erosita egonkorragoa"

Elikagaien prezioak zergatik igo dira hainbeste? Nola ezartzen dira prezioak? Juanma Intxaurrandieta Nafarroako Unibertsitateko ekonomia irakaslea eta INTIAko kudeatzaile ohia da, egun erretiratua. Eli Pagolak Egonarria saioan egin dion elkarrizketan, hizkuntza arruntean eta... [+]


Eguneraketa berriak daude