argia.eus
INPRIMATU
Zalantzak angulen legez-kanpoko trafikoaren kontrako operazioaren harira
  • Duela bi aste 27 pertsona atxilotu zituzten Ipar Euskal Herria nahiz Gipuzkoan, angulen legez-kanpoko salerosketari loturik. Guardia Zibilak Oiartzungo enpresa batean egin miaketen irudiek galderak eta dudak sortu dituzte.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko maiatzaren 24a

Poliziak angulak atzeman zituztela azaldu zuten, baina irudietan ageri diren animaliak aingirak direla diote adituek. Gainera oraingoa, ez da angula arrantzatzeko sasoia. Bestalde, atzemandako animaliak Nafarroako erreka batean askatu zituztela erran bazen ere, informazio hori gezurtatua izan da, Gipuzkoako erreketara isuriak izan baitira. Europako Batasunaren barnean, haizu da aingirak saltzea inolako mugarik gabe. Momentuz, hamar pertsonen kontrako auzibideak irekiak dira.

Iker Kasares, Oiartzungo angula enpresa bateko langile-ohia elkarrizketatu dute Euskal Irratiek.