Zahartze aktiboa baserrian

  • Abaltzisketako Naera Haundi baserriko Jesús Mari Gonzalez Martinez baserritarraren EAEko laborantzaren gaineko aburua.


2016ko urtarrilaren 22an - 10:12

2015eko irailean Eusko Jaurlaritzak prentsaurreko bat deitu zuen beren zahartzaroari buruzko plangintza ezagutarazteko.”Zahartze aktibo, osasungarri, parte-hartzaile eta ondo txertatuta ingurunean izan dadin” esaten zuten ordezkariek. Baserrian bizi eta lana egiten dugunontzat oso plangintza interesgarria horrela jarraitu nahi badugu, bereziki. Herriko Udalean galdetu nuen eta harrituta: “Baina zer diozu?” erantzun zidaten. Ez dakite ezer, eta ez dute ezer ulertzen. Herrian mus-partidak eta hamaiketakoak antolatzen dira jubilatuentzat. Baserriko bizitza aktiboarekin ikusirik ezer ez. Orduan, planari buruz gehiago jakiteko asmoz Eusko Jaurlaritzari deitzea erabaki nuen. Gaia ezagutzen zuen pertsona aurkitzea ez zen erreza izan –norbaitek, ikerketa egin zuen enpresarekin hitz egitea proposatu zidan–. Azkenean lortu nuen eta berehala esan zidan denon artean aurrera eramateko ideia batzuk zirela, besterik ez. Azaldu nionean herrian dagoen utzikeria eta bazterkeria (baserri ingurunean ez ditugu zerbitzu publikorik, baina, hala ere, berdin kobratzen dizkigute zergak eta tasak) bi aldiz pentsatu gabe bota zidan baserrian geundela nahi genuelako, eta inork ez gintuen behartzen hemen egotera. 33 urte hemen lanean aritu ondoren hau entzun behar!. .

          Beste abiapuntu batetik arazo bera planteatuta. Laborantza-sektorean dauden diru-laguntzak 65 urte bete bezain pronto kentzen dizkizute, nahiz eta lanean jarraitu nahi. Presio-neurri hau Administrazioak erabiltzen du ustiakuntza lagatzera behartzeko. Baina, baserriko lanarekin jarraitu nahi duen inor ez dago, bada, diru publiko asko gastatu den arren, nekazal sektorea ez da batere erakargarria gazteentzat. Oraindik ere, euskal baserriak ez du etorkizunik; bitartean jaten duguna kanpotik ekartzen dugu.

          EAEko politika desberdinek helburu amankomuna dute: interesatzen ez zaizkien nekazaritza-ustiapenen desagertzea –herri txikietako Udalek ere paper oso garrantzitsua jokatzen dute inguruko lan suntsiketan–. Egia esan, produktu berezi gutxi batzuk bakarrik behar dituzte EAEko ordezkari politikoek baserri inguruan dagoen mugimendua (banatzaileentzako diru-laguntzak, enpresak, ikerketak, foroak, elkarteak, hitzaldiak, garapen agentziak, bidaiak, jaiak eta abar luze bat) justifikatzeko, eta haien hautesleak pozik edukitzeko. Baserri eremuko gazteek etorkizunik ez badute, hirira joan daitezke lan prekario bila. Baserrian segidarik ez badago eta gazteek alde egiten badute, zaharrok ere hirira joan beharko, bizimodu berria hasteko. TTIP berak ere ez luke hobe egingo.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude