argia.eus
INPRIMATU
Zaharren egoitza batean andre bati sexu erasoa egitea leporatuta, gazte bat atxilotu dute Hernanin
  • Larunbat goizean Hernaniko (Gipuzkoa) zaharren egoitza batean sartu eta andre bati ukituak egitea egozten diote 22 urteko gizonezko gazteari. Asteburuan, honekin batera, Santurtzin, Sestaon eta Beasainen ere izan dira eraso matxistak.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko uztailaren 16a

Ertzaintzak astelehenean jakinarazi du larunbat goizean jazotakoa: 22 urteko gazte bat baimenik gabe zaharren egoitza batean sartu zen eta andre bati ukituak egin zizkion. Ertzaintzak jakinarazi duenez, arduradun batek deitu zien zaharren egoitzatik, gizon bat sartu eta andre bati ukituak egin zizkiola esanaz. Igandean atxilotu zuten erasotzailea.

Erasotutako emakumeak mugikortasun mugatua zuen, baina abisu-txirrinari jotzea lortu zuen. Zaintzaileak gelarantz jo zuten txirrina entzutean, baina gizona korrika atera zen. Hernaniko Udalak jakinarazi du erasoaren berri izan eta berehala jarri zutela martxan indarkeria matxisten aurkako protokoloa.