Irailaren 1etik 30era bitartean egingo da Getxophoto nazioarteko argazkilaritza jaialdiaren 5. edizioa, Zaharrei gorazarre lelopean. "Gaur egun, gaztetasuna goresten den garai honetan, zaharra izatea ez da egokia. Zaharrak garela onartzea, etengabe mugimenduan dagoen gizartetik baztertzea da", dio Jokin Aspuru jaialdiko zuzendariak: "Bosgarren urtea dugu, nagusi egiten gara gu ere eta aurrez aurre begiratu nahi diogu heldutasun edo zahartzaro horri". Hogei argazkilari inguruk parte hartuko dute aurtengo edizioan, tartean Andrew Zuckerman, Sacha Goldberger eta Peter Granserrek.