argia.eus
INPRIMATU
"Zaharrean Berri TV" dinamika martxan jarri du Bilboko Alde Zaharreko Jai Batzordeak
  • Asteazkenean eman diote hasiera Bilboko Alde Zaharrean Jai Batzordeak martxan jarritako ekimen berriari: "Zaharrean Berri TV Apil Pilean".

Uriola.eus @uriolaeus 2020ko apirilaren 02a

Asteazkenetik hasita apirilaren 12ra arte, adin eta gustu guztientzako ekintzak eskainiko ditu Zaharrean Berri Bilboko Alde Zaharreko Jai Batzordeak. Konfinamendu egoera kontuan hartuta saio guztiak Instagram sare sozialeko kontuaren bitartez eskainiko dituzte. 

Ekintzei dagokionez, dantza, sukaldaritza edo photoshop tailerra, eta magia eta antzerki saioak dira, besteak beste, gaurtik hasita hainbat auzokideek prestatu dituzten saioak. 

Bestetik, gainerako auzokideei egitarauari ekarpena egiteko deia egin diete, aldezaharrekojaiak@gmail.com helbidera idatziz.