Zaharraz Harro, auzolana oinarri bederatzi urteren ostean

  • Ekainaren 26an hasi eta uztailaren 2an amaituko dira Gasteizko Alde Zaharreko jai autogestionatu eta parte hartzaileak: Zaharraz Harro. Auzoko taberna eta komertzio txiki ezberdinek egiten dituzte posible jai hauek.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 21an - 10:20

Gasteizko Alde Zaharreko jai autogestionatu eta parte hartzaileek bederatzi urte bete dituzte; bederatzi urte hauetan, filosofia berdinarekin jarraitzen dute auzoko jaiek. Alde Zaharreko taberna eta komertzio txiki ezberdinek egiten dituzte posible jaiak, auzoko eragileen parte hartze eta antolakuntzarekin batera. Honen atzean dago ere auzoko herri mugimendu eta bizilagunen asanblada bat, jaiak aurrera ateratzeko. Guztira, 90 ikuskizun ugari egongo dira ekainaren 26tik uztailaren 2ra eta “Autogestioaz auzoa adabatzera goaz!” da aurten baliatuko duten leloa.

Nobedadeak

Besteak beste, aurten, autogestioaz hausnartzeko mahainguruak burutuko dituzte astelehenean eta asteartean, GES, Errekaleor, Auzolana Pilotalekua, Gernikako Astra edo Iruñeako Gaztetxearen parte hartzearekin.

Hala ere, badaude klasikoak bihurtu diren ekintzak. Hauen artean dago, jaietako larunbatean ospatuko duten ginkana: lagun taldeek, eragileek, komertzioek … talde ezberdinak osatuko dituzte ginkana formatuko ekimen parte hartzaileari ekiteko. Aurten, “Paka – Paka. Autodefentsa eta autogestioa” izena jarri diote: 10:30etan hasita, alde zaharreko kaleak okupatuko ditu jolas aldarrikatzaileak.

Gainera, Izaki Gardenak taldeko Jon Basaguren abeslaria ere alde zaharreko jaietan “errotu” da: kontzertua eskainiko du ekainaren 29an, ostegunean, San Markos kantoian, Txapelarri tabernak antolatuta.

Hala Bedik ere bere ekarpentxoa egingo du aurtengo jaietan: aldarrikapen jolasean irratsaio berezia egiteaz gain, bideo txapelketa antolatu du bideoetako taldeak. Eta nola ez, klasikoa bilakatu den Guatekea uztailaren 1ean izango da, Gasteizko Gaztetxean.

Aurten, larunbatean egingo den bazkaria Arkilloseko pasealekuan egingo dute: herri bazkari autogestionatua izango da eta norbanako bakoitzak janaria eta sukaldatzeko tresna ezberdinak eramateko deia egin dute.

 

 

Aldarrikapena

Ekainaren 28an TransBolloMari Borroka Eguna denez, kalejira bat egingo dute 19:00etan Kutxi 103tik, 20:00etan Andra Maria Zuriaren enparantzatik abiatuko den manifestazioarekin bat egiteko. 

Uztailaren 1ean, bi mobilizazio ezberdinek osatuko dute egun handia. 18:00etan Mozal Legearen aurkako mobilizazioa egingo dute, legearen bigarren urteurrenean. 20:00etan, aldiz, euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko kalejira egingo dute Fariñasetik Alde Zaharrena barrena.

Egitaraua osorik, egunez egun

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jai herrikoiak
Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Ehun bat eragilek Mugimendu Sozialistak txosnetan parte hartzea defendatu dute

"Mugimendu Sozialista gure herriaren errealitate politiko eta sozialaren parte da, eta ideologia baztertzailerik ez duen beste edozein eragilek bezala, espazio zabaletan eta jai herrikoien antolaketan parte hartzeko eskubidea dauka", adierazi dute oharrean. Makina bat... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Irungo inauterietako kartel irabazlea adimen artifizialak egina dela salatu dute

Irungo inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen gizonak adimen artifizial bidez sortu du irudia, ziurtatu du Luis Doviso diseinatzaileak: “Iruzur egin du, bere burua egiletzat aurkeztu duen pertsonak ez duelako kartela egin, makina batek baizik”. Jakin gabe,... [+]


Eguneraketa berriak daude