ZADera autobusa antolatzen ari dira otsailaren 10eko manifestaziorako

  • Otsailaren 10ean Bretainiako Notre-Dame-des-Landesko ZADen manifestaldia deitu dute. Euskal Herria Zadista izenarekin, autobusa antolatzen ari dira Baionatik irtetako ostiral gauean, eta itzulera igande arratsaldean egiteko.

ARGIA @argia
2018ko urtarrilaren 12a
Manifestaziora dei eginez egin duten afixa.

Izen emateko ondorengo emailera idatzi behar da: ehzadista@yahoo.com. 50 leku inguru daude autobusean, eta izena emanen duen jende kopuruaren arabera erreserbatuko da ala ez.

ZADeko kideek adierazi dute milaka lagun biltzeko asmoa. Beren webgunean zintzilikatutako irakurketan, data erabakiorrak direla azpimarratu dute. Frantziako gobernuak egun horien bueltan erabaki behar du ea aireportu proiektua albo batera utziko duen, ala asmoei eutsiko dien. "Probabilitate guztien aurka, gobernuak erabakiko balu aurrera jarraitzea, asko izan behar ginateke bertan, erakusteko lanen hasieraren aurka egiteko prest gaudela eta ZADetik kanporatzea borrokatuko dugula".

Bideo hau ere egin dute manifestaziorako dei eginez (azpian bideoko hitzak euskaratuta):

Inoiz ez nintzen etorri hona. Inoiz! Nire makila ekarri nuen. Makil bat baizik ez zen besteen artean, lurrean sartua egun hartan. Pezoinean barna sartzen genituela, denok hitza eman genuen:

Hona itzultzea gobernua ZADeko lagunak kanporatzen saiatzen balitz.

Harrigarria zen! 40.000 lagun elkarturik ZAD eremuan. 2016ko urriaren 8a zen.

Gobernua? Inoiz ez da etorri.

Ez dute lortu honen guztiaren suntsitzen beren aireportu madarikatuaren eraikitzeko.

50 urte jendea borrokatzen dela aurka. Enegarren makina hiltzaile baten aurka, klima erretzen duena.

Baina ikusi dut -jendearen indarraz eta natur gunearen edertasunaz baino haratago- toki hori mirakuilu bitxi bat zela. Inperfektua noski, baina datozen ekaitz ilunak desegiteko indarra daukana. Berrisailei begiratzen nien: suteak oihanetan, etorkinak uretan itotzen, bankisa urtzen, bioaniztasuna gainbehera, Trump okerrenari ateak zabaltzen; gero eta horma gehiago altxatuak nonahi.

Eta krisiaren espektakuluen artetik, ZADari buruzko erreportaje bat bazegoen: “gaur, ZADeko erdigune ilun eta ezkutuko eremuan sartuko gara, zuzenbiderik gabeko eremuan!”

“Zuzenbiderik gabeko eremua!” Bai zuzenbiderik gabeko eremua da, bai!

Zuzenbide esatean: bizidunaren suntsitzeko zuzenbidea esaten baduzue; janari lurrak hormigoiz estaltzea esaten baduzue; etekina biziaren aurretik ezartzea esaten baduzue... beraz bai!

Baina beste zuzenbide batzuk badaude hemen:

ezberdina izatearena, gune batek xarmaturik uzteko zuzenbidea,

heure etxean nahi dunan moduan eraikitzeko zuzenbidea,

gure bizimoduak elkarren artean erabakitzeko zuzenbidea.

 

Makilen manifestaldi biharamunean ZADeko lagun batzuk ibilaldi batera gomitatu gintuzten.

Ikusi genituen arrabioak lohitik jalgitzen; beste batzuk aterpe berriko habeetan zizelkatzen; kantu berri bat entzun genuen Rap estudiotik airatzen.

Garagardo beltza edan genuen garagardotegian, konposta barreiatu baratze kolektiboetan, eta irin errota itzulika ari zela ogi beroa jan genuen labetik atera berria.

7 belaunaldi hauetan bertakoa den laborari batek bere behiak erakutsi zizkigun. Bera bezala, bere behiak ere “okupatzaileak” dira gauregun. Irrati Pirata hautematen zen.

Jende batzuk kalapitan entzun genituen etorkizunaz mintzo lur-sagarrak elkarrekin bereizten zituztela.

Aireportuko zaintza dorrea egin nahi zuten gunean eraiki “defentsa faro” tontorreraino igo ginen.

Rohanneko oihanean galdu.

 

Asteburu hartan ulertu nuen “komunaren” esanahia. Inarrosaldi ederra bildu nuen.

Hirira itzuli nintzelarik lanera berriro... ez dakit... arraro sentitu nintzen. Zinez arraro!

Badakin zer? Sekula heldu baditun beren aireportuaren eraikitzera, han egongo naun!

Amore ematen badute ere itzuliko naiz.

ZADaren lehertzea, halako esperientzia, itxaropena legez kanpo jartzea bezala litzateke.

 

Etorkizuna sustraitu dezagun Notre-Dame-des-Landesen

Denok ZADera otsailarean 10ean, 12:00tan.

Kanal hauetan artxibatua: Bretainia  |  Ekologismoa  |  Baiona

Bretainia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-22 | ARGIA
Bretainiako ZADera brigada antolatu dute martxorako

Euskal Herria Zadista elkarteak jakinarazi du ZADera brigada antolatzen ari direla. Martxoaren 24ean hasi eta apirilaren 1ean amaituko da "elkartasun eta topaketa brigada".


2018-01-17 | ARGIA
ZAD mehatxatzen zuen aireportu proiektua bertan behera utzi du Frantziako Gobernuak

Asteazken eguerdian Frantziako lehen ministro Edouard Philippek jakinarazi dutenez, bertan behera utzi dute Bretainian 40 urtez Notre Damme des Landes eremuan eraiki nahi zuten aireportua. Prentsaurreko berean esan du ZAD eremua gurutzatzen duten errepideak "zirkulazio librerako" prest utzi behar dituztela, eta "legez kanpo dauden okupatzaileak joan egin behar dira udaberria baino lehen, edo kanporatuak izango dira", adierazi du.


2017-10-09 | Pauline Guelle
Brezhoneg Bretainiako borrokan? Ez

Uda honetan Bretainian ibili ginen. Bereiziki, famatu bilakatzen ari den Notre-Dame-des-Landes-eko ZAD-an(1). Han, mundu osoko lagun anitz topatu ahal izan genituen. Gainera, proiektu zehatz batentzat Euskal Herriko hainbat jenderekin ZAD-an elkartu ginen : leku intergalaktiko bat sortzeko.


Euskal Herritik ZADera: iraulketen alkimia

Euskal Herrian, Bretainiako Notre-Dame-des-Landes-ko ZAD eremuan bezala, uste baino gehiago gara erresistentzian baita eraikuntzan gabiltzanak. Elkarrekin bide egiteko gogoak perspektiba esperantzagarriak ireki dizkigu, pixkanaka sendotu eta zabaldu nahiz, epe luzera lanean elkarrekin jarraitzeko.


Uranioak pozoitu ditu Bretainiako lurrak

Hogeita hiru urte dira azken uranio meatzea ustiatzeari utzi ziotela Bretainian, baina pozoiak ez du, itxuraz, ondorengo milaka urtetan lur horietatik mugitzeko asmorik. Reporterre.net-en argitaratu berri dute aferari buruzko erreportajea.


2017-05-30 | Mikel Asurmendi
40 urte dira Bretainiako Diwan eskola ireki zela

1977ko maiatzean zabaldu zen Bretainiako Diwan-en lehen eskola. 54 ikastetxe (eskola, kolegio eta lizeo) daude egun funtzionamenduan eta 4.242 ikasle ari dira.


2017-04-25 | Jon Torner Zabala
Bretainian eraiki nahi duten aireportuaren kontrako ekintzaileak, Euskal Herrian

Nantes hiritik gertu eraiki nahi duten Grand Ouest aireportuaren aurkako ekintzaileak Euskal Herrian zehar ibiliko dira apirilaren 25etik maiatzaren 6ra bitartean, haien borrokaren berri emateko.


Konbergentzia berrien gune bat, ambaZADa

Dena 70eko hamarkadan hasi zen, Notre Dame des Landes eta inguruko herrien biztanleek jakin zutenean beren lurrak aukeratuak izan zirela hegazkinak lurreratzen ikusteko. Laborariak, kaltetuenak, izan ziren mugitzeko lehenak. Beren bizi-modua mantentzeko, etxaldeak okupatu zituzten eta eraikin berriak altxatu. Milurteko berriaren atarian, sozialisten gobernuak aireportu proiektua berpiztu zuenean, haren kontrako komiteak, ACIPAk, aireportuaren aurkako erresistentzia laborari mundutik haratago... [+]


Notre-Dame-des-Landes, burujabetzaren lurraldea

Frantziar gobernuaren lan kode aldaketak hautsak harrotu ditu. Manifestaldi, kanpaldi, greba, zentsura mozio, okupazio, ekonomiaren blokatze, sabotaje eta istiluak errepikatzen ari dira azken hilabete hauetan, ezkerreko elkarte, alderdi, sindikatu eta beste norbanako anitzen eskutik. Ildo kapitalista eta inposatzaileetan arrunt lerrokatua den botereari milaka herritarrek egiten diote aurre.


Bretainieraren aldeko "Korrika" abiatuko dute ostegunean: Redadeg

Nantesetik gertu dagoen Sant-Ervlanen hasi, eta Lokoal-Mendon bitartean egingo dute bretainieraren aldeko korrikaldia, apirilaren 29tik maiatzaren 7ra. Parte hartzaileek Bretainiako bost departamentuak zeharkatuko dituzte: 1.700 kilometro. Ezkutuko mezua daroan lekukoa eramango dute ibilbidean zehar.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude