ZADa eta gerra zibil mundiala

  • "Notre Dame Des Landesko ZADaren kontra Frantziako Gobernuak antolatu duen ofentsibaren helburua bizimodu alternatiboen posibilitatea suntsitzea da. Eta kokatzen da agintari neoliberalek botere sendo bat inposatzeko mundu mailako joera baten baitan". Hala dio Hervé Kempf kazetariak Reporterre aldizkarian idatzi duen analisian. ARGIAko irakurleentzako euskaratu dugu "La Zad et la guerre civile mondiale".

Herve Kempf @KEMPFHERVE
2018ko apirilaren 09a

Notre Dame Des Landesko ZADaren kontra Frantziako Gobernuak antolatu duen ofentsibaren helburua bizimodu alternatiboen posibilitatea suntsitzea da. Eta kokatzen da agintari neoliberalek botere sendo bat inposatzeko mundu mailako joera baten baitan.

2.500 jendarme berezi, ibilgailu blindatuak, helikopteroak, kamioiak, abereentzako kamioi bereziak… eta Nantestik bezala Rennestik iritsitako ehunka CRS gehiago atzeko aldea zaintzeko… apirilaren 9 honetan Frantzia gerran egonen da. Noren kontrako gerran? Berrehun pertsona ingururen kontrako, landa eremuan bizitzeko ogia, garagardoa eta barazkiak ekoizten dituzten, bizilekuak brikolatuz, eztabaidatuz, eztabaidatuz eta joan etorrian bizi diren berrehun pertsonaren kontrako gerra. Frantziaren aparatu militarra, Malin, Sirian eta Iraken –Parlamentuak eztabaidatu barik, horrela Konstituzioaren 35. Artikulua urratuz- esku hartzen duena, orain erasotzera doa Notre Dame Des Landesko ZADean.

Ezaguna da zein logikak gidatzen duen operazio hau, edozein pertsona zuhurrek erokeria baten agerpen larritzat joko lukeena: Notre Dame Des Landesko aireportu proiektua baztertzeko borroka herrikoiaren aurrean amore eman behar izan ostean, gobernuak bere indarra erakutsi nahi du ‘okupatzaile ilegakak’ kanporatuz. Mesprexatzen ditu espultsioa gauzatzeko legeak agintzen dituen prozedurak, eztabaidarik gabe baztertzen ditu hamar urteotan bertan daudenek zaindutako lurrak kolektiboki kudeatzeko proposamenak, eta ez dauka proiekturik txikiena ere erabiltzeko eskualde honetan, ekologia oso berezia daukan eta hain zuzen Macron, Philippe, Collomb eta Hulto jaunek kanporatu nahi dituztenek zaindu duten eskualdean.

 Niel, Drahi, Bollore, Dassault, Lagardere, Bouygues eta enparauen [Frantziako oligarka famatuak, hedabide nagusien jabe ere badirenak] medioek zabalduko dituzten irudi eta iritzien laguntzari esker, politikari laukote distiratsu horrek lortuko du herritarrei erakustea zer esan nahi duen ‘ordena’ hitzak eta Frantzian irakiten ari diren mugimendu sozialei jakin araztea zer gerta dakiekeen.

2.500 'robocop' horien misioa, bestelako bizimoduaren posibilitatea zanpatzea

Baina hortik harago doa Macron eta bere morroien eragin politikoa. Erabiltzen ari diren baliabideen proportziorik ezak erakusten du ZADen bizitzen ari dena mehatxugarri dela ordena neoliberalarentzako: bestelako bizimodu bat eramatea, konkurrentzian baino elkarlanean aritzea, jendeen artean hierarkiarik gabe antolatzea, gatazkak poliziarik eta justiziarik gabe bideratzea, ondasun komunak partekatzea natura deitzen den horrekin harmonia onean, bizimodu zuhur bat eramatea, diruaren menpekotasunetik ateratzea…

Lortzen ote dute ZADen? Ezin seguru esan. Baina betetan ahalegintzen dira, gertakizun asko dira horren froga eta bertan ageri da alternatiba eder bat, leiho bat zabalik kapitalismoaren harresi itogarrian. Frantziako presidente bankariak bidalitako 2.500 robocop horiek desegin nahi dutena horixe da, bestela bizitzeko aukera.

Baina urrutirago ere ikusi behar da. Notre Dame Des Landesen gertatzen dena kokatzen da oligarkiak herrien kontra daramaten gerra orokorraren baitan. Egunotako aktualitateak erakutsi digu nola espetxeratu duten Brasilgo jende txiroaren bozeramailea, Lula, epaiketa txundigarri baten ostean, edo nola Israelgo estatuak hiltzen dituen manifestariak bezala kazetariak Gazan. Ez dira klase agintariek mundu mailan eragindako autoritarismo olatuaren azken leherketak baino

Ia Latino Amerika osoa (Brasil, Txile, Argentina, Peru, Guatemala…) pasatu da errezeta neoliberala ezartzen duten erregimen gogorren menpera. Txinan Xi Jinping presidenteak bere boterea sendotu berri du. Errusian Putin da errege oposizio oro itoz. AEBetan Trumpek aurrera darama finantzen eta ingurumenaren arautegia desegiteko politika kasik kontra-aginte egiazkorik gabe. Egipton, Filipinetan, Polonian, Indian, dozenaka herrialdetan aurki daiteke konbinazio bera, aginte gogorra, oligarkiaren interesen defentsa eta hazkundearen izenean ingurumena suntsituz. Gero eta gehiago Europa doa oligarkia autoritarioaren eredu berri honetara. Funtsean mundu mailako gerra zibil bat ari da gertatzen, agintean diren klaseek daramatena mundializazioak zorabiatuta dauzkan herrien kontra, eta kapitalistek daramaten shock estrategiari orain dik aurre egitea lortzen duten taldeen kontra.

Urtean 80 tona CO2: benetako kriminalak

 Kopuru batek erakusten du hau ez dela soilik borroka sozial bat, badela ere krisi ekologian murgildutako planetan gizadiaren etorkizunari buruzko gerra bat ere: planetako %1 aberatsenen taldeko kide bakoitzak bataz beste urtean 80 tona CO2 isurtzen du, hau da, munduko populazioaren bataz besteko 6,2 tonen halako bederatzi. Bestela esanda, aberatsenak dira kutsatzaileenak. Eta ikusita klimaren aldaketaren larritasuna eta aurreikus daitezkeen kalteak, esan daiteke 80 tona CO2 emititzen ari diren horiek benetako kriminalak direla.

Oligarkek zutik eutsi nahi diote denon interesak kaltetzen dituen sistema horri. Zeren eta interes orokorraren muina XXI. mende hasiera honetan ekologiaren gaia baita, hori nola jokatzen den arabera aldatuko baita gizadiaren bizimodua. Horregatik da ia ironikoa oligarkiaren azken eraso honek kolpatzea zein eta beste gauzen artean klima aldatu gabeko bizimodu bat bilatzen ari diren leku bat.

Horra zergatik Macron, Philippe, Collomb eta Hulot, urtean 80 tona CO2 isurtzen duten kideen interesak defenditzen dituztelako, haiek ere diren kriminalak. Eta horra zerbatik defenditu behar den ZADa.

 

Kanal hauetan artxibatua: Bretainia  |  Altermundialismoa

Bretainia kanaletik interesatuko zaizu...
Notre-Dame-Des-Landesen jendarmeak granada oso bortitzak ari dira erabiltzen

Notre Dame Des Landesen Emmanuel Macron presidenteak bidalitako jendarmeei aste betez aurre egiten dieten jendeek salatu dute kale liskarretarako material militar gogorra ari direla erabiltzen agenteak. Tartean, ke negar-eragilea zabaltzen dutenak eta eztandarekin hurbil harrapatutakoei gorreriaz gain zauri larriak ere eragiten dizkietenak.


ZAD eremu okupatuko kideek Poliziaren desalojoari aurre egiten jarraitzen dute

Frantziako Poliziak Notre-Dame-des-Landes Bretainiako herriko baso okupatua husteko operazioarekin jarraitu du asteartean. Gas negar-eragileak eta gomazko pilotak erabili dituzte  horretarako, eta 30 pertsona artatu behar izan dituzte tokiko medikuek.


2018-04-10 | Topatu.eus
ZADeko desalojoa salatu dute Baionako Herriko etxearen aitzinean

Gaur arratsaldeko sei t'erdietan egin dute protesta Baionako Herriko etxearen aurrean elkartasuna adierazteko asmoz. Goizean goiz hasi dira Bretainiako Notre Dame des Landes herrian kokatuta dagoen ZAD eremua desalojatzen.


2018-04-09 | ARGIA
Bretainiako ZADeko okupatzaileak kanporatzen ari dira ehunka jendarme

Frantziako jendarmeria astelehen honetako 6:00ak aldera hasi da Bretainiako ZAD desalojatzen. 2.500 jendarme mobilizatu dituzte horretarako eta une honetan bertako lurrak okupatu zituzten herritarrak kanporatzen ari dira.


2018-04-03 | ARGIA
ZAD 2.500 gendarmerekin apirilaren 9an desalojatzen has daitezkeela dio 'Le Monde'-k

Urtarrilaren 17koa da albistea: Bretainiako Notre Dame Des Landeseko aireportu egitasmoa bertan behera geratuko da. Orduan esan zuen Frantziako lehen ministro Edouard Philippek “legez kanpo dauden okupatzaileek” alde egin behar zutela udaberria baino lehen. Astelehenean botatzen hasiko dira.


2018-03-21 | ARGIA
Errekaleor eta ZADen arteko senidetze asteburua prestatu dute

Apirilaren 20tik 22ra Gasteizko Errekaleor auzoan "bizkitasun asteburua" egingo dute Bretainiako ZADekin.


Garaipen historikoa

Borroka luzea da Bretainiako Notre Dame des Landes-eko aireportuaren aurkakoa. Ia 50 urtez aritu dira ingurune naturalaren suntsipena eta han bizi diren herritar eta nekazarien kanporatzea eragingo zituen proiektuaren kontra.


Notre Dame Des Landesen milaka ekintzailek ospatu dute borroka luzearen garaipena

Dozenaka mila jende (iturri batzuek 20.000 aipatzen dituzte, beste batzuek 30.000) bildu dira larunbatean, otsailak 10, Bretainiako Notre Dame Des Landesen ospatzeko Frantziako gobernuak behin betiko baztertu izana hor eraikitzekoa zen aireportu handiaren proiektua. Frantziako Estatutik eta are Europako beste zoko askotik ere iritsi dira Nantes ondoko paraje okupatu hartara garaipena fsta giroan ospatzera.

 


2018-01-22 | ARGIA
Bretainiako ZADera brigada antolatu dute martxorako

Euskal Herria Zadista elkarteak jakinarazi du ZADera brigada antolatzen ari direla. Martxoaren 24ean hasi eta apirilaren 1ean amaituko da "elkartasun eta topaketa brigada".


2018-01-17 | ARGIA
ZAD mehatxatzen zuen aireportu proiektua bertan behera utzi du Frantziako Gobernuak

Asteazken eguerdian Frantziako lehen ministro Edouard Philippek jakinarazi dutenez, bertan behera utzi dute Bretainian 40 urtez Notre Damme des Landes eremuan eraiki nahi zuten aireportua. Prentsaurreko berean esan du ZAD eremua gurutzatzen duten errepideak "zirkulazio librerako" prest utzi behar dituztela, eta "legez kanpo dauden okupatzaileak joan egin behar dira udaberria baino lehen, edo kanporatuak izango dira", adierazi du.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude