ZAD

ZAD gunea defendatzen ari zen lagun batek eskua galdu du jendarmeen granada bat lehertu zaiolako

  • Pertsona bat larri zauritu dute asteartean Notre-Damde-des-Landeseko ZADean, jendarmeek erabilitako granaden erruz.


2018ko maiatzaren 23an - 10:00
Astearte goizeko istiluak ZAD inguruko zelaietan (argazkia: Reporterre).

Reporterrek informatu duenez, ZAD gunea defendatzen ari zirenek aurre egin diete jendarmeei, hauek guneko eraikinak botatzeko lanak babesten ari zirenean. Jendarmeek granadak jaurtiz erantzun diete zadistei eta 30 urteko gizon batek granada horietako bat jaso du, lehertu egin zaio eta eskua galdu du.

Philippe Marestin jendarmeriako teniente-koronelak zenbait zehaztapen eman dizkio Reporterreri. Azaldu duenez, 50 bat lagunek indarkeriaz  egin diete aurre. Molotov koktelak jaurti dizkietela esan du, baita “zenbait jaurgitai” ere. Horren aurrean jendarmeek negar egiteko gasak bota dituztela adierazi du, horretarako GLI-F4 motako granadak erabiliz. Marestinen arabera, granada horietako bat izan da eskuan lehertu zaiona.

Zauritutako pertsona azkar eraman dute Nanteseko ospitalera. Gertakariei buruzko inkesta martxan da, jendarmeriako bozeramaileak aditzera eman duenez.

Arratsaldean, ZADeko talde medikuak agiri bat publikatu du, esanez gertakaria deitoratzen dutela, baina ez daudela harrituta. “Dagoeneko 300 zauritu baino gehiago artatu behar izan ditugu azken asteetan, besteak beste, GLI-F4 granadengatik”, azaldu dute. Gobernuak ZADaren kontra martxan jarri duen operazioak “egunero hildako bat” eragin dezakeela baieztatu dute, “eta dena etxeak eta bizitokiak suntsitzeko”.

Gaineratu dute, aurrekariak ezagututa, justiziaz ez direla asko fidatzen, gertakariak argitzeko jendarmeriaren ikerketari buruz mesfidantza adieraziz.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: ZAD
Etxebizitza Ipar Euskal Herrian: egitateak eta aukerak

Angeluko amodioaren ganbaratik hurbil, Robert Alday etxegileak eraiki luxuzko erresidentzien aitzinean zazpi egunez eta sei gauez antolatu dugun okupazioak egoera bitxi zein adierazleak ekarri ditu. Baita perspektibak ere.


2020-03-31 | ARGIA
Zad-eko ebakuazioa zuzendu zuen militarra, Frantziako Estatuko koronabirusaren krisia zuzentzen

Richard Lizurey, 2018an Notre-dame-des-Landeseko Zad-aren ebakuazioko buru izan zen militarra izendatu du Edouard Philippe lehen ministroak koronabirusaren kudeaketaren ikuskatzaile Frantziako Estatuan. “Oso ona da krisien kudeaketan”, dio lehen ministrotik hurbil... [+]


2019-08-06 | ARGIA
Topaketa Intergalaktikoa egingo da Hendaian, G7aren aurka

Aurreko bi edizioetan nazioarteko topaketak Notre-Dame-des-Landeseko ZADen egin dira. Hendaian antolatu dira aurten, abuztuaren 21etik 23ra, G7aren aurkako ekimenekin bat eginez.


2019-04-04 | Camille Laforet
G7 gailurra: borroken eta alternatiben bateratzearen alde

2018ko urtarrilaren 17an, frantses gobernuak Notre-Dame-des-Landesko aireportu proiektuaren bertan behera uztea iragarri zuen. Hamarkadetan burutu erresistentziari esker lortu garaipena izan zen hura.


2019-03-31 | Mikel Asurmendi
Iñaki Etxeleku
"Lanaren balioaren ideia oso presente daukate ZAD-en, egiten dutena zentzuz beteta dago"

Donazaharre, 1977. Berria-ko kazetaria da. ZAD bizi dutenen ahotik (Gatuzain / Txalaparta) liburuaren egilea:  “ZAD ezagutu nuen EHZ-k antolatutako brigada batekin joan nintzelako. Garatzen ari ziren proiektuen baliabideek jakinmina sortu zidaten”.


Eguneraketa berriak daude