"Zaborren arduragabekeria larri honen arduradunak Javier Zubizarreta eta bere gobernua dira"

  • Ostegunean esan zuten hondakinen kontrola eramatea mankomunitatearen ardura dela baina Udalak bere gain hartu zuen hondakin bilketaren jarraipenaren ardura 2016ko ekaineko udalbatzan.


2017ko ekainaren 26an - 07:06

[Udalbatzan] horrela esaten zen: "Ikuskatze lana egitea, oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu, baina lan hauek udaletxetik zuzenean egitea egokiagoa ikusten dugu".

Hau horrela izanda, tristea iruditzen zaigu ardurak beste batzuei bota nahi izatea eta orain presaka ardura mankomunitatera itzuli nahi izatea.

Honetaz guztiaz gain, herritarrei gezurretan ibili dira. Aurreko astean prentsan agertu ziren esanez arazoa konpondua zegoela eta atzo beraiek onartu zuten lehengo astetik dutela bideoaren berri. Beraz, inkonpetenteak ala ezkutatzaileak dira?

Zerren zain egon dira herritarrei honen berri emateko? Orain ikerketa zabalduko omen dute, baina bideoa sare sozialetan zabaldu arte ez al zegoen ikerketarako arrazoirik? Ikuskatze lana udaletxetik egin behar bazen non egon dira?

Inprobisazio eta gestio txarraren ondorioa da azkoitiarrak pairatzen ari garena. Baliabideetan murrizketan egitearen beste ondorio bat.

Norena da Zubizarretak aipatzen duen joko zikina? Ez da ba izango EAJrena gauzak ezkutatuz eta herria engainatuz?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude