argia.eus
INPRIMATU
Zabalik dago Ahotsenean izena emateko epea
  • Urriaren 4tik aukera dago Durangoko Azokako Ahotsenean izena emateko. Aurkeztutako lanek euskarazkoak eta 2016an sortutakoak izan beharko dute, eta izen ematea posta elektronikoz egin beharko da, info@ahotsenea.net helbidean.

ARGIA @argia 2016ko urriaren 4a

Lanak zuzeneko kontzertuen edo solasaldien bidez aurkeztu ahal izango dira, eta egileek 30 minutu izango dute horretarako. Aurten bost egun iraungo du Durangoko Azokak, abenduaren 2tik 6ra.  

Argibide gehiago hemen.