argia.eus
INPRIMATU
Yolanda Gonzalezen muralari egindako eraso faxista salatu du Erribera Auzo Elkarteak
  • Larunbat gauean "eskuin muturreko ezezagun batzuek" Yolanda Gonzalezen horma irudia erasotu dutela salatu du Deustuko Erriberako auzo elkarteak. Otsailaren 25ean arratsaldeko 18:00etan ekitaldi publikoa egingo dute erasoa salatu eta murala eraberritzeko.

Uriola.eus @uriolaeus 2020ko otsailaren 24a

Lau hamarkada dira Batallon Vasco Español talde parapolizialak Yolanda Gonzalez gazte deustuarra Madrilen bahitu eta hil zuenetik.

Haren hilketaren 40. urteurrenean eraberritutako horma-irudiko Yolandaren aurpegia ezabatuta agertu da igande goizean, elkarteek salatu dutenez "begira-puntu baten barnean eta Espainiako banderez inguratuta". 

Erasoa salatzeko datorren otsailaren 25ean, asteartea arratsaldeko 18:00etan ekitaldi publiko bat egingo dute Deustuko Erribera eta Zorrotzaurreko Auzo Elkarteak, Bizinahi Auzo Guneak eta Bekoerri Kultur Elkarteak. Ekimenean, erasotutako horma-irudia berrezarriko dute.