argia.eus
INPRIMATU
Yemenen haurrak zeramatzan autobusa bonbardatu eta 43 hil ditu Saudi Arabiak
  • Yemenengo Saada departamentuan izan da bonbardaketa. Blokeatuta dago herrialdea hiru urteko gudan, Democracy Now-ek argitaratu duenez.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko abuztuaren 10
Zauritutako umeak (Argazkia:Reuters)

Saudi Arabiak zuzendutako aire eraso batek, AEBen babesarekin, umeak garraiatzen zituen autobus bat bonbardatu du. Gehienak hamar urte azpikoak ziren. Saada-ko Osasun Saileko buruak adierazi du gutxienez 43 pertsona hil dituztela eta hamarnaka zauritu. Saudi Arabia buru den Bonbardaketen kanpainari, gerrako krimenak egotzi dizkiote behin eta berriz.

Associated Press-ek agentziak argitaratu berri duen ikerketa batek dio Saudi Arabiak hitzarmen sekretuak sinatu dituela al-Qaeda-rekin.