Arrantzale euskaldunek XVI. mendean Kanadan eraikitako Red Bay bale arrantzarako portua Gizateriaren Ondare izendatu du UNESCOk. Europako bale arrantzaleen tradizioaren “aztarna zaharrena eta osoena” da Gizateriaren Ondarearen Batzordearen arabera.
Bale arrantzara joandako euskaldunek sortu zuten portua 1530. urtean Labrador probintziako kostaldean. Baleak ehizatu, koipea berotu eta lortutako olioa biltzen zuten arrantzaleek bertako labeak erabiliz. Badira euskaldunek eraikitako etxebizitzen, biltegien eta hilerriaren aztarnak ere.
Red Bay-ko portua aurkitu zuen Selma Huxley historialari kanadarra omendu zuen larunbatean Donostiako Aquariumak, Urrezko Domina emanez. 1972an Euskal Herrira etorri zenetik XVI. mendean euskaldunek Ternuan arrantzatzen zutela frogatzen duten hainbat dokumentu bildu ditu Huxleyk.
Euskal Herrian bederatzi dira Gizateriaren Ondare izendatutako leku edo eraikinak:
- Donibane Garaziko Donejakue atea
- Arüe eta Izura arteko 22 km-ko erromes bidea
- Portugalete eta Getxo lotzen dituen burdinazko zubia
- Santimamiñeko haitzuloak
- Ekaingo haitzuloa
- Altxerriko haitzuloak