Bale arrantzale euskaldunek Kanadan sortutako portua Gizateriaren Ondare izendatu du UNESCOk

  • Arrantzale euskaldunek XVI. mendean Kanadan eraikitako Red Bay bale arrantzarako portua Gizateriaren Ondare izendatu du UNESCOk. Europako bale arrantzaleen tradizioaren “aztarna zaharrena eta osoena” da Gizateriaren Ondarearen Batzordearen arabera.


2013ko ekainaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Kanadako Red Bay gaur egun (Argazkia:cbc.ca)

Bale arrantzara joandako euskaldunek sortu zuten portua 1530. urtean Labrador probintziako kostaldean. Baleak ehizatu, koipea berotu eta lortutako olioa biltzen zuten arrantzaleek bertako labeak erabiliz. Badira euskaldunek eraikitako etxebizitzen, biltegien eta hilerriaren aztarnak ere.

Red Bay-ko portua aurkitu zuen Selma Huxley historialari kanadarra omendu zuen larunbatean Donostiako Aquariumak, Urrezko Domina emanez. 1972an Euskal Herrira etorri zenetik XVI. mendean euskaldunek Ternuan arrantzatzen zutela frogatzen duten hainbat dokumentu bildu ditu Huxleyk.

Euskal Herrian bederatzi dira Gizateriaren Ondare izendatutako leku edo eraikinak:

-  Donejakue bidea

- Baionako katedrala

-  Ospitalepeko eliza

Donibane Garaziko Donejakue atea

-  Arüe eta Izura arteko 22 km-ko erromes bidea

-  Portugalete eta Getxo lotzen dituen burdinazko zubia

-  Santimamiñeko haitzuloak

-  Ekaingo haitzuloa

-  Altxerriko haitzuloak


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
?-tziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


Kokaina gaindosiaz heriotza, Donostiako Tabarin kabaretan

Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]


Eguneraketa berriak daude