Nafarrate: "Ares jaunaren jarrera harroputzak eta odol hotzak min handia egin digu"

  • "Herrizaingo Sailak uneoro bere mesederako izan den ikerketa bideratu du, eta, euren burua arriskuan ikusi dutenean, Poliziaren bertsioa baino ez dute egiatzat hartu. Bestalde, esan beharrik ere ez dago, Ares jaunaren jarrera harroputzak eta odol hotzak min handia egin digu". 2012ko martxoaren 29ko greba egunean, ertzainen karga batean larri zauritu zen Xuban Nafarrate gasteiztarraren hitzak dira. Berria egunkarian egin ditu adierazpenok, Anakoz Amenabarrek egindako elkarrizketan.


2013ko otsailaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Xuban Nafarrete gasteiztarrari elkarrizketa egin dio Anakoz Amenabarrek 'Berria' egunkarian (Argazkia: http://senseiivan.wordpress.com)

Gasteizko Instrukzioko 2. Epaitegiak artxibatu egin du Nafarretek Ertzaintzaren aurka jarritako salaketa, epaileak dioenez, zauriak ez zituelako Ertzaintzaren gomazko pilotakada batek eragin. Horri buruz galdetuta, gazteak dio "harriturik" jaso zuela albistea: "Ez halakorik espero ez nuelako, epailearen erabakiaren berri jakiteko moduagatik baizik. Goizean, esnatutakoan, euskal prentsa irakurri ohi dut, eta opari bat zekarkidan goiz hartan. Segituan, aitari deitu nion, ea hark zer zekien jakiteko. Apenas zuen informaziorik".

Gainera, magistratuak inputatu egin ditu Nafarrate bera eta beste bi pertsona, Ertzaintzako agenteen aurrean ustez desobedientziaz jokatzeagatik. "Bagenekien hori ere gertatuko zela", azaldu du Nafarratek Berrian: "Izan ere, pilotakada jaso nuen lehen unetik desordena publikoa egotzi zidaten, inolako frogarik gabe. Jakin badakigu salaketa faltsuak egitearen jarduera eguneroko lan tresna gisa erabiltzen dutela aparatu errepresiboek; gehienetan, euren bortizkeriak zuritzeko asmoz".

Herrizaingo Sailaren jarrerari buruz galdetzean, Nafarratek Iñigo Cabacasen kasua ekarri du gogora: "Cabacasen kasuan ere ez zen onarpenik egon, eta azken unera arte ukatu egin zuten euren erantzukizuna. Ertzaintzaren barnean ez dute espedienterik ireki, eta ez dute erantzukizunik argitu. Eta hildako gazte batez ari gara. Lotsagarria da, eta benetan mingarria".

Irakurri elkarrizketa osoa Berria.info-n.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gomazko pilotak
Gomazko pilotak erabili al ditu Ertzaintzak Gasteizen, lehen aldiz Cabacasen heriotzaz geroztik?

Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioaren aurka oldartzean Ertzaintzak gomazko pilotak erabili zituela salatu zuten zenbait eragilek eta pertsonek sare sozialetan, argazkiz lagunduta. Salaketak ez zuen oihartzun handirik izan, baina egia balitz gertaera esanguratsu baten aurrean... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Hainbat protesta deitu dituzte Tolosako polizia-kargak salatzeko

16 urteko gazte billabonatar batek zauri larriak izan ditu begiaren inguruan, Ertzaintzak Tolosan igande gauean kargatu ostean. Tolosaldeko Atariak informatu duenez, pilotakada bat eman zioten.


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Eguneraketa berriak daude